Baliabideak

Sostoa tailerrak 80 metro karratuko lurrazala du. Bertan bi baino gehiago dira dauden xebaletak, tamaina eta mota ezberdineko letrak eta zeinuak ondo ordenaturik dituzten kaxoi aunitzekin beteak. Horietaz gain, inprimatzeko lau makina daude, bat eskuz lan egitekoa, eta gillotina bat eta paperari kola emateko sistema bat, besteak beste. Hainbat apalategi daude, papera biltzeko.

Sostoak behar dituen material guztiak merkatuan daude.

Alor honetan dagoen lehiak merkatuak ezartzen dituen baldintzetan lan egitera behartzen du, hau da “hamar orduz lan egin eta zortzi kobratu”.

Gaur egun jardun honetan ari den artisau bakarrak erretiroa hartzen duenean, Eibarko historiaren zati bat desagertuko da berekin, eta, ziurrenik, baita kaxagile-tipografo lanbidea ere, oso gutxi baitira arlo horretan aritzen diren artisauak.

Inprimatzeko makina tradizionalaInprimatzeko makina tradizionala, Eibarko lantegian.