Ikastaldia

Lan-maisu edo baserrigileek eskarmentu handiko maisu batekin ikasten zuten lanbidea, eta nahikoa ezagutza zutenean, beren kabuz hasten ziren jardunean. Beste batzuek, horien artean Patxi Alzibar Osak (1916an Debako Zakoneta baserrian jaioa eta Zumaian bizi dena), lanbidea bakarrik ikasi zuten, baserriak nola eginda zeuden begiratuz eta egitura horien arabera lan eginez. Baserrigile ospetsu horrek, hasieran eraikinetan konponketan egiten zituen, baina handik gutxira bordak, gurdiak, ogia egiteko labeak eta oilategiak egiten hasi zen, eta igeltsero, arotz eta hargin lanbideak menderatzera iritsi zen.

Patxi Alzibar Osak hainbat baserri egin zituen, diseinutik hasi eta lanak erabat amaitu arte. Horrez gain, hainbat eraikin zahar berritu, handitu eta konpondu zituen. Eskarmentu handiko espezialista horren arabera, lan-maisu on batek, igeltserotza eta hargintza menderatzeaz gain, dena ondo behatzeko gaitasuna eta zentzu praktiko handia izan behar zuen. Baita ere argitasun eta intuizio handi izan behar zituen gehienetan sortzen ziren arazoak konpontzeko. Lan-maisu batzuek, besteak beste Patxi Alzibar berak eta Zestoiako Luis Galarraga edo Ipintzak, baserri bat egiteko lanbide ezberdin guztiak menderatzen zituzten. Beste batzuk, besteak beste Itziargo Francisco Rementeria Malkorrek, hargin onak ziren eta beren diseinu nahiz krokisak paperean marrazten zituzten. Baserrigile horiek, lanak materialki gauzatzeaz gain, baserria diseinatzen zuten, ugazabaren eskakizunak betez.

Patxi Alcibar(Argazkia: Javier Carballo 07/2001).