Bastagile

Bastagile lanbidea hamabost edo hamasei urterekin ikasten hasi zen Domingo, bere aita Eusebiorekin (Segura 1910) bastero zaharrarekin. Azken horrek lanbidea Gatikako (Bizkaia) espezialitate hori menderatzen zuen itsu batekin ikasi zuen. Trebakuntza, garai hartan ohikoa zen bezala, irakaslea lanean ikusita eta gero eta lan zailagoak eginda osatzen zen.

Urte askotan, bastak udan bakarrik egiten zituen, Urbian zegoen bitartean besterik ez. Izan ere, bestelakoan artaldea zaintzen eta gaztak egiten eta saltzen pasatzen zuen denbora.