Merkaturatzea

Europako Ekialdetik eta Asiatik inportatzen diren beirazko produktu tailatu eta dekoratuek, hemen sortzen diren produktuei egiten dieten konpetentzia geroz eta handiagoa da. Arrazoien artean dugu artikulu horien diseinu, fabrikazio eta akabera maila, makina bat eroslek maila hori egokitzat jotzen baitute, baina, batez ere, duten prezioarengatik erosten dira horrelakoak. Hori dela eta, sortzen dituzten produktuak merkatuan bideragarriak izatea nahi baldin badute gure artisauek artikulu benetan eder eta esklusiboak sortu behar dituzte.

Aurreratu dugun bezala, Ana Yabarrek badu bere lanak merkaturatzeko establezimendua. Era berean, eskulangintza azoketara joaten da, Errenterian egiten dena kasu, eta denda espezializatuetan ere saltzen du. Produktuen katalogoa du, baina bere lanaren zatirik garrantzitsuena erosleek egindako eskaria da.

Prezioak, aukera zabal baten barruan, egindako piezaren araberakoak dira.

Gure ingurunean lanbide honek duen etorkizuna, nolabait esateko, iluna da, ez baitago espezialitate hau ikasteko irakaskuntza arautua ematen duen eskolarik.

Ana Yabar tailerrean Ana Yabar Buian (Bilbo) duen tailerrean – Julen Zabaletak egindako argazkia 2005/06.

Piezas talladas Ana Yabarrek egindako hainbat lan.