Besoak egitea

Lehenbizi totxoa sutegiko ikatz goritan sartzen du. Rikardok nahiago du berotzeko sistema hori labea baino, landu beharreko piezaren alde bakarra bakarrik berotu baitezake. Behin pieza beroa dagoenean, kurrika batzuekin heldu eta sutegitik ateratzen du. Materiala ertz batetik hasita zapaltzen eta fintzen du, gabiaren kolpeen bidez, erremintaren kirten luze eta argala egitea lortzen du. Hori bi pausotan egiten du: lehenbizi besoen arteko zona zapaltzen du, eta gero hiru jangune erdizirkular egiten ditu, bakoitza bata bestea baino diametro txikiagokoa.

Aldi berean, eskuekin pieza zabunkatzen du, oinarekin makinaren pedalari eman, hau martxan jarri eta horrela, golpeen kadentzia eta indarra kontrolatzen ditu.

Besoak egiteaErrementariak haguna pieza beroaren gainean jartzen du eta gabiaren mazoarekin kolpatzen du, kurrikaren ardatza eta puntari forma ematen hasteko. (J.M. I. 07/2001).

Horrela, behar bezala fintzen du, kirten elastikoak lortzeko adinakoa izan dadin. Izan ere, kurrika txikien kasuan, kirtenak errementariaren eskuan konprimatzeko moduak izan behar direlako.

Behin kirtena egin ondoren, gabiaren ahoak aldatzen ditu. Oraingoan bi aho zapal jartzen dizkio gabiari, horrela kurrikaren ardatz eta puntei forma eman ahal izateko. Horretarako, piezaren ertz lodiena berriz ere sutegian berotzen du, eta kirtena, berriz, urez betetako ontzian sartzen du, hozteko. Horrela kirtena eskuekin heldu dezake, eta pieza askoz ere errazago maneiatu dezake hurrengo eragiketetan.

Jarraian, ertz borobila, gabiaren kolpeei esker, karratu bihurtzen du. Gero, forma karratuaren erdia zapaldu egiten du, ardatza edo bihotza izango denari gutxi gora beherako forma emateko. Ondoren, bi arrail egiten dizkio piezari, burdinazko haguna edo zintzur-mozkailua gori-gorian dagoen piezaren gainean jarri eta gabiarekin kolpatuz. Bi arrail horiek erremintaren beso bakoitzeko hiru atalak bereizten ditu. Horrela, errementariak badaki zein zati erabili behar duen punta, bihotza eta kirtena egiteko. Arrailek non jarri, eta atal bakoitzerako beharko duen materiala begiz kalkulatzen du errementariak. Urte askotako eskarmentuari eta lanbidearen ezagutzari esker, errementariak hiru atalak bereizten ditu, eta ez zaio materialik falta, baina ez zaio soberan geratzen ere.

Behin erreferentziazko arrailak egin eta gero, horietako batetik hasita, bi besoen arteko lotura edo bihotza zapaldu eta borobiltzen du. Era berean, beste arraila eta artzaren arteko materiala zapaltzen du, eta kurrikaren punta egiten du. Azkenik, ertzei eta loturei behar bezalako akabera ematen die, hagunarekin forma ondo emanez, eta gabiarekin ondo kolpatuz.

Besoak egiteaKurrika behin eta berriz kolpatu ondoren, forma hartzen doa. Argazkian ikus daiteke errementaria kirtenaren formari azken ukitua ematen, ezkerrean bihotza dago, gutxi gora beherako forma daukana, eta horrez gain ikus daiteke ezkerreko ertzean egin dituen hozkak, gero ahoa eta baraila egiteko erabiliko dituenak. (J.M.I. 07/2001).

Besoak egiteaKirtena, hotza dagoela, eskuekin hartu eta beste ertza, beroa dagoena, kolpeen bitartez zapaltzen du, ahoa izango dena egiteko. (Argazkia Javier Carballo 07/2001).

Besoak egiteaEra berean, eta kontu handiz, errementariak kurrikaren aldeei ematen die forma. (Argazkia Javier Carballo 07/2001).

Besoak egiteaEra berean, eta kontu handiz, errementariak kurrikaren aldeei ematen die forma. (Argazkia Javier Carballo 07/2001).

Besoak egiteaBurdina eskuz eta ingude gainean lantzeko, askotan bi errementari behar dira. Gabiak gutxi gora beherako forma eman ondoren, pieza eskuz lantzen da, angeluak errematatu eta behin betiko pieza lortzeko. Bitartean, Rikardo Mediavillak (semea), azken ukitua eman beharreko zonan mailu laguntzaile bat jarri du. Aitak, berriz, mazo batekin behin eta berriz kolpatzen du pieza. (Argazkia Javier Carballo 07/2001).

Besoak egiteaKurrikaren puntei behar bezalako forma emateko ere bi errementari behar dira. (Argazkia Javier Carballo 07/2001).

Besoak egiteaBehin bi besoak eginda daudenean, ardatz edo haga batez lotzen dira, eta gero, ingude gainean errematxatzen da. Ingude gainean egiten dira eskuzko lan gehienak. Horregatik, oso garrantzitsua da mailua ondo erabiltzen jakitea. Izan ere, errementariaren tresna garrantzitsuena da, eta indar handia behar da behar bezala maneiatzeko. (Argazkia Javier Carballo 07/2001).

Besoak egitea(Argazkiak Javier Carballo 07/2001).