Betekizunak

Garai hartan ohi zen moduan, maisu hauen betekizunak zehatz-mehatz jasotzen zituzten, argi adieraziz honako erantzukizunak:

  • Ontziak karenatzeko lanaren kalitate ona edo txarra.
  • Aurki ditzaketen eta lanerako egoki ikusten dituzten ofizialik trebeenak aukeratzea.
    Baina legegileak ez dira fio, eta VII. zenbakian hainbat kautela ezartzen dute, adierazten dutelarik ezin izango dela jornalpean inolako ofizialik hartu, istinkari lanbidean ikasia eta jarduna eta Artearen araberako lana egiteko gai ote den seguru jakin gabe.
    Hala eta guztiz ere, XI. zenbakiak ezartzen du maisu bakoitzak behar eta egoki irizten dion ikastun kopurua eduki ahal izango duela.
  • Karenatze lanetara eta ematen zaizkien bestelako obretara joatea, maisuak berak ikuskatzearren, lana egiten ari den unean bertan, ofizialak egiten ari direna.
  • Bilboko Ordenantzek, lehenago aipatu ditugun horiek, saihets eta ontzigainetako oholak, iltzeak, larakoak, irekiuneak eta beharrezkoak diren bestelako sendogarriak zaindu beharra ezartzen zuten, ontziari sendotasun eta segurtasun handiagoa ematearren.
    Betekizun hauek bete ezean bere ondasunez ordaindu beharko dituzte karena-akatsez sortzen diren matxura guztiak.
  • Laneko segurtasunaz arduratzea, Portuko Tenientea ohartaraziz su eman eta ontziak karenatu behar dituztenean.