Bi sistema

Ezaugarri teknikoak kontutan hartuta, bi aire-tranbia edo kable-linea sistema erabili ziren.

Orconerako aire-tranbiaOrconerako aire-tranbia, Europako garrantzitsuena, 1910ean. Atzean Serrantes ikusten da. (Gallartako Meatzaritzaren Museoa).

Alde batetik, kable bakarreko tranbiak, ingelesa zeritzanak, alanbre amaigabe bat zuen, aldi berean trakzio eta errail funtzioak betetzen zituena. Alanbre hori, zamatokietan muntatutako polea horizontaletan kiribildu ondoren, egurrezko astoek eusten zituzten polea edo gurpilekin mugiarazten zen. Txirtaz edo mineral garbiz zamatutako baldeak kablean zintzilik zihoazen, eta beherantz zihoazen baldeek gorantz zihoazenei indarra ematen zieten. XIX. mende bukaera arte, aire-tranbia gehienek sistema hori erabiltzen zuten, baina XX. mendean bakar bat eraiki zen, hain zuzen ere 1939-1940 urteen artean.

Bigarren sistemari kable hirukoitzekoa esaten zitzaion, eta %30eko desnibelak gainditu zitzakeen. Bi kable finkok baldeak zintzilik eramaten zituzten gurpilen ildoak markatzen zituzten: kable bat zamatuta jaisten ziren baldeen gurpilbidea zen, eta bestea, berriz, itzuleran hutsik zihoazen baldeena. Hirugarren kable amaigabea trakzio-kablea zen, makina eragileak mugiarazten zuena. Kable horretan zihoazen, ondo finkatuta, bai balde zamatuak nahiz hutsak ere.

Orconerako aire-tranbiaOrconerako aire-tranbiak La Arenako hondartza zeharkatzen zuen. Atzean Pobeña ikusten da. (Gallartako Meatzaren Museoa).

Hiru kableko tranbia eraikitzeko kable bakarrekoa egiteko baino inbertsio handiagoa egin behar zen arren, azkenean sistema hori gailendu zen. Orconerako aire-tranbia 1910etik 1945era egon zen martxa. Carmen VII meategia (Zugaztietatik gertu zegoen) Campomar garbitokiarekin lotzen zuen (Pobeña, Muskiz), eta 8 km-ko luzera zuen, lerro zuzenean. Bere garaian Europako aire-tranbia garrantzitsuenetako bat izan zen. Kable egiturak 62 km-ko luzera zuen, eta 800 balde segundoko 2,5 metroko abiaduran mugitzen ziren, eguneko 1.400 tona material garraiatuz.

Balde-lerroaren aurretiko bista eta zamatokiaBalde-lerroaren aurretiko bista eta zamatokia. La Rochell meategia. Gallarta, XX. mende hasiera. (Gallartako Meatzaritzaren Museoa).

 

  • Jose Eugenio Villar Ibañez, .“Patrimonio histórico industrial del a cuenca minera vizcaína”. La cuenca minera vizcaína, FEVE 1994.