Biltzeko sistemak

Itsasoko algak Kantauriko kostaldean martxo eta abuztu bitarte garatzen dira. Garai horretako mareak nahikoa egonkorrak izaten dira. Arestian aipatu dugunez, urpean izugarrizko zelai koloreaniztunak osatzen dituzte. Udazken eta negu hasierako olatu-aldiek neurri batean erauzi egiten dituzte (korronteen aurka egoteak lagunduta) eta noraezean dabiltzan masa handiak osatzen dituzte, azkenik kostaldeko leku zehatzetan jalki arte (batez ere Somorrostro, Ea, Zumaia, Orio, Donostia eta Jaizkibel inguruan). Jalkin horiek arribazoi edo argazo izenez ezagutzen dira.

XX. mendeko berrogeiko hamarkada arte ohikoa zen urbazterretan alga-biltzaileak ikustea, sardea eskutan hartuta, algak jaso eta sorbalda gainean kargatzen zituzten otarreetan hurbileneko bidera eramaten. Lan hori oso gogorra zen, eta horrela gogoratzen dute denek. Lekuak aukera ematen zuenean, ohikoa zen astoak eta mandoak tiraturako gurdiak baliatzea.

Zenbaitetan beharrezkoa zen garaiera alde handiak gainditzea. Horretarako, nagusiki bi sistema erabili izan dira. Lehenengoa, gurpil sinple bat zen euskarri bati lotua, eta gurpilean soka bat sartzen zen. Beheko aldean algaz betetako otarrea jartzen zen, eta tiraka goiko aldera eramaten zen, bide edo errepidearen ondora. Bigarrenak oinarrian antzeko ezaugarriak zituen, baina konplexuagoa zen. Algak garraiatzeko tiradera luzanga moduko bat baliatzen zen, soka edo kable finkoen gainean biratzen zuten gurpilen gainean arrastaka eramanda. Gure kostaldean oraindik bi tramankulu horiek ikus daitezke, baina dagoeneko ez dira erabiltzen.

Getarian algak igotzeko erabilitako sistemakGetarian (C.U 05/2000) algak igotzeko erabilitako sistemak. Itxasoa 2. Etor. Argitaletxea, 1989.

Industriak gero eta gehiago behar du “Gelidium” motako alga. Hori dela eta, algak jasotzeko jarduera aldatu egin da, gero eta gehiago baitira ohiko diru-sarrerak osatzeko asmoz algak biltzen aritzen diren itsasertzetako biztanleak. XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera arte, uda bukaeran asko ziren itsasbeheretan eskuarearen laguntzaz (indarrean zegoen legediak gehienez ere bi metroko kirtena zuten eskuareak baino ez zituen baimentzen) gure kostaldeko leku ugarietan algak biltzen aritzen ziren pertsonak. Horiek otarre eta gurdietan jasotzen ziren, eta “gelidium” motakoak besteetatik bereizi ondoren “rabisa kentzen zitzaien”, aire zabalean lehortzen ziren ibilgailu gutxi ibiltzen ziren bide eta errepide bazterretan. Alga-biltzaile beterano batek honakoa gogorarazten zigun: “Zabal-zabal jarri behar dira eta bi edo hiru ordutik behin buelta eman behar zaie, lehortzen ari direla sumatzen denean. Horrela egin ezean, usteldu egiten dira. Egun eguzkitsuetan egun osoa behar izaten dute, eta bi edo hiru egun lainotuta baldin badago. Lehortzeko prozesuan pisuaren %80 galtzen dute”. Erosleak azken eskatzaileen bitartekariak izaten ziren.

Garai horretan “erauzketa” hasi zen, hau da, langilea urtean sartuta hondoko algak erauzten joaten zen eta zaku batean biltzen zituen. Sistema honek oso ondorio txarrak izan ditu ondorengo urteei begira.

Jarduera honetan maiz aritzen ziren beste batzuk Lasarte eta Itziarren kokatura zeuden ijito portugaldarrak ziren. Ohiko sistemez gain “somier” batean oinarritutako sistema bat erabiltzen zuten, horri sare bat gehituta. Tramankulu hori bazterretik gertuko hondoetan herrestan eramaten zuten.

Eskaria gehitzeak eta batez ere prezioak igotzeak XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasierako urteetan arrantzale ugari erakarri zuten; izan ere, algak biltzeko jarduera diru-sarrerak osatzeko jarduera gisa ikusi zuten, “beste arrantzaldi bat gehiago”.

Bizkaian algak igotzeko erabilitako sistemakBizkaian (Cobaron) algak igotzeko erabilitako sistemak. Itxasoa 2. Etor. Argitaletxea, 1989.

Apraiz eta Astui (1)arraste-arrantza” mota honen nondik norakoak azaltzen dituzte. Batez ere Bidasoa ibaiaren bokalean egiten da, urrian eta azaroan, hegaluzearen kanpaina bukatutzat eman ondoren eta bisiguarena hasi aurretik. Era horretan diru etekinak ateratzen dituzte berez produkzio gutxikoak diren bi hilabete horietan.

Urpekariak ere aritu izan dira jarduera honetan, beraien hizkera baliatuta urpeko biltzaileak deitu izan diren biltzaileak. Langile horiek “gelidium” motako algak moztu eta ontzietara igotzen zituzten, “oso zeregin gogorra” zena. Algak kontserbatzeko ur gaziko urtegietan sartzen ziren.

Aurreko guztiez gain, algak mozteko makinak erabiltzeko saiakerak egin dira, baina ez da arrakastarik izan. Makina horiek aire konprimitu bidez mugitzen ziren eta urpekariek maneiatzen zituzten.

Algak biltzeko jardueraren ibilbidean eragin erabakigarria izan du prezioen gorakadak; izan ere, eskaria handitu zela eta, XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran kilo bat alga heze bakoitzarengatik 2,5 pezeta ordaintzen ziren, urte gutxiren buruan 11 pezeta eta hamarkada horren bukaeran arrantzaleek antolatzen zituzten enkanteetan 45 pezeta ordaintzera iritsi ziren. Alga lehorrek abantaila dute, kontserbatu daitezke eta, ondorioz, 200 pezetatik gora ordaindu izan da kilo bakoitzeko. Beste herrialde batzuetatik alga kopuru handiak ekartzeak, Maroko, Hegoafrika eta Txiletik batez ere, kolpe latza eman zien landare hau  jasotzen ibiltzen ziten langileei.

Bost ijito portugaldarrek osatutako taldeaBost ijito portugaldarrek osatutako taldea (lau gizonezko eta emakumezko bat) algak jasotzeko erabilitako tramankulua herrestan eramanez. Argazkia: Javier Carballo.

 

(1) J.A.Apraiz eta A.Astui. La pesca en Euskalherria. Pesca de litoral. Itxasoa, 2. El mar de Euskalherria. La Naturaleza, el hombre y su historia. Etor Argitaletxea, 1989.