Bokaziozko tailagile maisua

Lander Urkia Aranak (Errenteria 1963) oinarrizko eta erdi mailako ikasketak egin zituen jaioterrian, eta Kimika espezialitatean Lanbide Heziketako titulazioa lortu zuen lehendabizi, eta beranduago, bokazioak eraginda eta lan jarduerarekin bat eginez, erdi mailako titulua egurraren espezialitatean.

Oso gaztetandik aitaren tailerrean hasi zen eskulanekin harremanetan, horrek kautxuzko piezak egiteko tailerra baitzuen, bai eta egurra lantzeko zaletasuna ere. Esan liteke material honekin duen bokaziozko harremana urteen poderioz finkatu egin dela.

Kutxa

Lander Urkia

Kutxa

Neurri handi batean autodidaktakotzat hartu behar badugu ere, esan beharra dago Paulino Larrañaga Longarte (Eibar, 1918) izan zuela irakasle, eta sarri haren tailerrera joaten zela. Paulino Larrañagak hainbat diziplina lantzen zituen duela hamarkada askoz geroztik, eta XX. mendearen hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan kulatak eta altzariak, kutxak batez ere, tailatzen zituen. Ez da ahaztu behar Paulino, bere aldetik, Jesus Berezibar Espilla tailagile maisu ospetsuaren ikasle izan zela (Eibar, 1909 - Isla Margarita, Venezuela 1980).

Bokazioak, jasotako irakaspenek eta, batez ere, saiatua izateak lagundu egin diote orain den maisua izaten, hain zuzen ere tradiziozko teknika eta prozedurak ikasi eta bere gain hartu eta lanean aplikatzen dituen maisua izaten, era horretan gure arbasoek utzitako ondarea mantenduta.

1991ean Errenteriako Xenpelar Udal Eskolan egur tailaren irakasle sartu zen, Arte Plastikoetako tailerrean.

2002. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak bere espezialitateko artisau maisu izendapena eman zion.

Vela

Reloj

Escudo