Burdinola

Orbea bizikleten fabrikari dagokionez, burdinola Matxarian zegoen, fabrika barruan zegoen habearte batean. Horrek 15 x 20 m koadro zituen, lurraren mailan zegoen eta ate handi bat zuen fabrika barrura ematen zuena, nahiz eta albo batean ia erabili ere egiten ez zen beste ate bat izan. Hormen goialdean zuloak eta leiho zabal eta handiak; teilatua irekia zen kea irteteko, eta habearte osoa kedarrez belztuta egon ohi zen.

Habearte horretan antzeko bi forja makina jarri zituzten. Horietako bakoitzak adreilu erregogorrez egindako labea zuen eta aho bakar bat aurrealdean. Fuel-olioa erabiltzen zuten, landu nahi zuten burdinazko edo altzairuzko barrak berotzeko. Labearen ondoan jartzen ziren forjatzeko edo kolpatzeko makinak zirkuluerdi forma eratuz. Makina horiek malgukiz mugitutako gabi bat edo erortze askeko gabi mailua, “matxinoa” deitua, eta bi prentsa eszentriko izaten zituzten. Horrez gain, txirrika bat alanbrezkoa edo puntaduna armazoi baten gainean. Lurra zementuzkoa zen eta ohiz burdinazko barra goriak kolpatzean eroritako herdoil azal edo ezkataz eta burdin txatarrez estalita egoten zen.

BurdinolaBurdinola (Yulen).