Burruntzaliak

Aldez aurretik zuritutako totxo zilindriko bat behar da, normalean ezpelkizkoa, fabrikatu nahi den zaliaren tamaina araberakoa; horrela, aizkora batekin bi zati berdinetan mozten da pieza. Lehenbizi, erdi bakoitzari marrazkian azaltzen den forma ematen zaio, zeioa edo gubia biribila erabiliz; gero, zerra eta txintxa erabiliz, bigarren eragiketa bat egin eta benetako formaren antza handiagoa hartuko dute.

Prozesuaren hurrengo pausoa zaliaren barrunbea izango dena hustea da. Hustuketa hori ebaketa erdizirkularreko hortz batekin egiten da. Artisauak hortz horren kirtena bi eskuekin hartu eta zur txirbilak ateratzen doa barrunbeari nahi dion forma eman arte.

Burruntzaliak