Buztingile garrantzitsu bat

José Ortiz de Zarate Garmendia Elosuko Ollerieta auzoan jaio zen Legution (Araba) 1913an, familia ugari bateko zaharrena zen, eta 2008an hil zen, 94 urte zituela. Buztingileen seme eta iloba zen, aitaginarrebak ere horretan jardun zuen, eta bere inguruko tradizioarekin segitu eta oso eltzegile handia izatera heldu zen.

Gerra zibilak (1936-1939) goitik behera aldatu zion egoera pertsonala, eta kalte material handiak ere ekarri zizkion. Hala eta guztiz, 1941ean berriro heldu ahal izan zion bere jarduerari. Handik urte batzuetara (1954- 1958), Urrunagako urtegia eraiki zutelarik urpean geratu ziren buztingintzarako kalitate on-oneko buztina ateratzen zuen sailak. Inguruan lehengairik ez zegoela eta, Jose Ortiz de Zarate nekazaritza eta abeltzaintzan aritu zen.

Erretiroa hartu zuenean berriro ekin zion, baina, buztingile jarduerari, goi mailako aditua baitzen. Jose “buztingilearen” ekarpen garrantzitsuenetako bat lanbide honen inguruan berak zuen jakinduria hurrengo belaunaldiei eskaintzea izan zen; horrela egin ez balu, bere aurrekoengandik jasotako lanbide hau galdu egingo zen.

ZeramikariaZeramikaria.