Damasko-altzairua

Aiztogintza tradizionalean asko erabiltzen den altzairua “damasko” izenekoa da, aiztogintzarako aproposa den neurri duten uhaletan erosia. Antzina bi altzairu ezberdin edo gehiagoko hagaxka mehetatik abiatuta landu zen, sorta moduan batu eta bera baitan bihurtzen zirenak. Modu horren zeudela berotu eta mailuz forjatzen ziren, material ezberdinak elkarren ondoan soldatuz. Gero, hortik lortutako barra tolestu egiten zen, behin baino gehiagotan berotuz eta berriz ere forjatuz eta soldatuz, elkarren artean lotutako material ezberdineko tiraz edo hariz osatutako pieza bakarra lortu arte.

Ezaugarri ezberdinak dituzte altzairuak erabiltzen dira, gutxi aleatutakoak iraunkortasuna lortzeko, eta asko aleatutako altzairuak, emaitzari gogortasuna emateko. Horrela, bataren eta bestearen aldeko baldintzak elkarren osagarri ziren, eta arma zuriak egiteko material egokia lortzen zen, garai hartako teknologiaren bidez lortzen ezinezkoa.

Damasko altzairu horren berezitasunetako bat da tenplatu eta fin leundu ondoren tonu argi-ilunezko uhin edo loreak agertzen direla bere gainazalean, jatorriz elkarren artean lotutako hagaxka ezberdinei dagozkionak. Oso deigarriak diren uhin horiek itxura berezia ematen diote aiztoaren xaflari, eta oso preziatuak izan ohi dira, xaflak duen altzairuaren ezaugarri zoragarrien adierazle baitira, baita aiztoari ematen dioten irudi eta estetikarengatik ere. Egun, hautsen metalurgiaz egiten dira, gero forjatzeko eta ijezteko.

Altzairu egokia lortzeko teknika hori bera erabili zuten kanoi-forjatzaileek Gipuzkoako arma-eremuetako su-armak egiteko, XX. mendeko lehenengo hamarkadak arte. Armagin horiek “damaskino” esaten zioten material mota horri.