Danbolinak

Perkusioko musika tresna hauek txistuari laguntzen dioten danborrak baino txikiagoak dira. Danbolin jotzaileak ezkerreko besaurretik zintzilik jartzen du, eskuinen kasuan, kordoi baten laguntzaz, eta esku bakar batez eta ziri edo makila bakar batez jotzen du.

Danbolinak txistuarekin multzoa noiz osatu zuen zehazki ez dakigun arren, XVIII. mendearen erdialdean dokumentatua dago “bi silbo jotzaile eta horien danbolinak, atabalariaz gain…” kontratatu zirela.

DanbolinakDistintas fases de la elaboración de tamboriles. (Julen Zabaleta)