Edoskitzaileak

Ama batzuek, esaterako haurra galtzen bazuten, esnea soberan izaten zuten, eta horrek bular-hanpadura sortzen zien. Arazo hori konpontzeko, ohikoena beste haurrei esne hori ematea izaten zen, eta esnearen truke zehaztutako dirua ordaintzen zitzaien. Lan hori ere edoskitzaileek ere egiten zuten. Hauek ere lanaren truke dirua jasotzen zuten, nahiz eta leku batzuetan (Galdakao, Lezama, Arratia inguruan) bestelako prozedurak erabiltzen ziren lana ordaintzeko, esaterako "bizkarrean aza-hosto beroak jartzea".

Literatura espezializatuan edoskitzaileen erreferentzia ugari agertzen dira. Pertsonaia horiek pertsona zaharrenek gogoan dituzte, batez ere landa-ingurukoek.

Edoskitzaileak gizonezko eta emakumezko adituak izaten ziren, eta dirudienez, batzuetan parrokoen baimena izaten zuten lan horretan jarduteko. Ahal bazen horzgabeak izaten ziren. Lanean hasi baino lehen, ahoa Cognacakerik garbitzen zuten, horrela infekzioak ekiditeko. Ospe txarra izaten zutenez, askotan nahiko era klandestinoan egin behar izaten zuten lan.

Edoskitzaileak

Euskaraz aurkitu dugun izen herrikoi bakarra izaina izan da. Hala ere, argi dago lan hori Euskal Herritik kanpo ere bazegoela. Esaterako, Katalunian, edoskitzaile asko eta asko, 1930eko hamarkadan herriz herri ibiltzen ziren, ozenki honakoa eskaintzen: "es xuclen pits i es lloguen carretous" (bularrak zupatzen dira eta haur-kotxeak alokatzen dira).

Hala ere, Euskal Herrian, edoskitzaileak ordezkoak izaten ziren, hau da, lan hori egiteko familiartekorik edo haurrik aurkitzen ez bazen bakarrik jotzen zen haiengana.

Usadio herrikoiaren arabera, lan horretarako txakurkumeak ere erabiltzen omen ziren, jarraian hil egiten zirenak. Izan ere, amaren esnea edan ondoren amorrua hartzen zutela uste zen.

Gaur egun, amak haurrari bularra eman nahi badio, baina haurrak esnea xurgatzeko arazorik badu, esnea ateratzeko tresnak erabiltzen dira, edo bestela haur helduago bat, indar handiago baitu xurgatzeko. Esnea behin-betiko moztea beharrezkoa zenean, horretarako botikak erabiltzen ziren.