Egileak
Webgune hau egin da Carmelo Urdangarin Altuna eta José María Izaga Reiner ezagutza eta esperientzian oinarrituta.
Carmelo Urdangarín Altuna (Deba 1932)
Peritu-ikasketak eta merkataritza-irakaskuntzako ikasketak egin zituen. Jarduera profesionalean hainbat enpresatan zuzendaritza-karguak bete ditu, hala nola, Orbea, Euskadiko Kutxa (enpresa-barrutia) eta Danobaten.
Kutxa eta Lagun-Aro bezalako entitateetako zuzendaritza-organoetako kide izan da. Hainbat hedabidetan ohiko laguntzaile da, eta ekonomia, historia eta etnografiari (eskulangintza eta ofizio tradizionalak) buruzko 4.600 artikulu inguru eta hogei liburu baino gehiago idatzi ditu.
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako graduondoko ikastarotan hartu du parte, batez ere Kanpo Merkataritzari buruzkoetan eta Merkataritza Ganbarek antolatutakoetan. Halaber, Donostiako Uda Ikastaroetako irakasle gisa jardun du, eta erregularki, bera aditua den gaien inguruan aritzen da Euskadi Irratian eta Herri Irratian.
Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako bildumako hiru libururen egile da, eta gainerako zortzien egilekide. Lan horiek gauzatzeko koordinazio-lanak egin ditu.
José María Izaga Reiner (Deba 1949).
Industria Ingeniaria da. Bere jarduera profesionala, produktu metalikoak egiten dituzten Enpresatako zuzendari gisa garatu du.
Ofizio tradizional ugariren, eta industria-aurreko eta industriako lan-tekniken, eta asmamen hidraulikoen historia ikertu du.
Bere lanaren emaitza, Carmelo Urdangarinekin batera egindako hamar argitalpen baino gehiagotan bildu ahal izan da. Halaber, artikuluak idatzi ditu eta Batzarretan hartu du parte.
2004. urtean, beste bi egilerekin batera egindako “El Real Ingenio de la Moneda de Segovia. Maravilla Tecnológica del Siglo XVI” izeneko lanagatik, Teknikaren Historiaren Ikerketari buruzko García-Diego Nazioarteko Saria jaso zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako bilduman biltzen diren zortzi libururen egilekide da.
Eskerrak
Lanak, pertsona askok egindako ekarpenen ondorioz gauzatu ahal izan dira, baina batez ere, deskribatzen diren edo iraganean bete zituzten ofizioak aurrera eramaten jarraitu dutenengatik.
Halaber garrantzitsua izan da jarduera jakinen historia ezagutzen duten eta adituak diren pertsonen laguntza. Guztiak aipatzea ezinezkoa bada ere, zenbait lagunen laguntza etengabea izan da. Horien artean azpimarratu behar dira Antxon Agirre Sorondo, Javier Carballo Berazadi, Ramiro Larrañaga Fernández de Arenaza (+) Isidro Sáenz de Urturi Rodríguez eta Carmelo Uriarte Olano, bai eta lehen lau bolumenen egilekidetako bat izan den Koldo Lizarralde Elberdin ere.
Julen Zabaleta Barrenetxea ere aipatu nahi dugu. Liburu baten egilekidetako bat. Irudiztatzaile gisa egin duen lana goresgarria izateaz gai, testuak ulertzeko oso erabilgarria izan da. Dokumentazio grafikoan, batez ere aipatutako Javier Carballo Berazadiren ekarpenak oso garrantzitsuak izan dira, bai eta Kutxako Fototekaren eta Eibarko Udal Artxiboaren laguntzak ere. Bertan, era guztietako laguntzak aurkitu ditugu.
Amaitzeko aipatu, Marivi Elustondo, Marisa Andonegui eta María José Careagarekin batera Marisa Eguillorrek egindako lana, testuak zuzendu eta erreproduzitzeko.
Horiei guztiei gure eskerrik beroena.