Egungo egoera

Itsasoko garraioak, mundu osoan zehar zabaldu diren jarduera globa-letan aurrenekoetakoak, geroz eta garrantzi handiagoa ari da hartzen egungo ekonomian, batez ere beste garraio bide bat zuekin alderatuz askoz ere merkeagoa delako, segurtasun handiagoa eskaintzen duelako eta lehorreko trafiko bideak arintzeko aukera ematen duelako.

Oso garrantzitsua da itsas garraioak daukan geroz eta espezializazio handiagoa; horren ondorioz, alde batetik, jarduera bakoitzerako ontzi bereziak egin behar dira, eta bestetik, itsas portuak ere aurrerakuntzaren eskakizunetara egokitu. Inguruabar horiek guztiek, jakina, badute eragina itsas makinisten ikasketetan ere.

Itsas garraioko ikasketek goi irakaskuntza teknikokoen maila dute 1977. urtetik hona, baina itsas makinistek ingeniaritza mailako sailkapena eskatzen dute. Urte horretan bertan gertatu zen emakumeak ere lanbide honetara gehitzea; Bilboko eskola izan zen lehena horretan. Eskola hori Euskal Herriko Unibertsitatera gehitu zen 1994. urtean.

Itsas garraioak nazioartean izan dituen eragin garrantzitsuek nazioaz haraindiko hitzarmenak egin behar izatea ekarri dute, jarduera honetan bereizitako profesionalen prestakuntza arautzeko. Aipagarri dira horietan gaur egun Nazioarteko Itsas Antolaketa deitzen zaionaren barruan egindakoak edota duela gutxi Europako Batasunean (EB) egin direnak.

Itsas makinisten ikasketei dagokienez, helburua prestakuntza zienti-fiko, tekniko eta aplikazio praktikoa hartzea da, hau da, ontziaren sistema higiarazleak zerbitzuan jarri eta mantentzeko behar den guztia, hala nola, ontziko instalazio guztiena.

Mercante

Hori lortzeko, hiru mailatako itsas makinistek betiko praktikak egin behar izaten dituzte, eta are gehiago makinetako buruak izango direnek. Horrez gain, egun eskifaiaren nazioartekotasunaren eta komenientziako banderapean nabigatu beharraren ondorioz, ezinbestekoa gertatzen da ingelesa ikasi beharra. Makinak mantentzean eta lehorrekoekiko harremanetan informatika hartzen ari den geroz eta garrantzi handiagoak ere hori ikasi beharra eskatzen du, baita baliabide horri buruzko jakintza eguneratu beharra ere.

Horrekin guztiarekin, beraz, itsas makinisten ezaugarri bihurtu da horien eragingarritasuna bestelako lanbideetakoekin alderatuz ustekabean aurkez daitezkeen arazoak konpontzerakoan. Ondorioz, itsas makinistak oso estimatuak dira aldi berean lehorreko hainbat lanbidetan, hala nola, sektore industrial bat zuen kudeaketa, mantentze eta produkzioan. Gainera, itsas makinistek paper garrant zitsua jokatzen dute itsas portuetan, itsas enpresetako ikuskaritzan eta klasifikazio erakundeetan. Ondoren datorren zerrendan lanbide horietako bat zuk agert zen dira.

Itsas makinisten lan baldintzak, tripulazioko gainontzekoenak bezala, modu nabarmenean hobetu dira azken hamarkadetan. Alabaina, argitu beharra dago gaur egun itsas ontzien zama lanak hobetzearen ondorioz asko murriztu dela ontziak portuan egiten duten denbora, eta gainera horiek geroz eta urrutirago daudela hiriguneetatik. Hala ere, ontzi barruko bizitzak betiko arazoekin jarraitzen du hein handi batean, adibidez, familiarengandik urrun bizi beharra eta bizitza oso leku mugatuetan egin beharra, edota itsasoan luzaro egin behar izana, askotan bestelako ohitura eta kulturak bizi dituztenekin. Gainera, nabarmena da itsas merkataritzako soldaten eta industriako jardueren arteko diferentziak murriztu izana; horren ondorioz, asko dira gaur egun lehorrean lan egiten duten itsas makinistak.

Agian gaur egun iraganean baino gehiago, itsas makinista bezala nabigatzeko beharrezkoa da prestaketa on bat, jarduera gogoz egitea, sufritzeko gaitasuna eta ontzi batean izan daitezkeen beste profesional batzuekin lan egiteko erraztasuna. Garrantzitsua da, halaber, larrialdi egoerak kontrolatzen jakitea.

Nolanahi ere, oso argi dago itsas makinisten lanbideak ez dituela askorik erakartzen egungo gazteak eta horiek ikasketa bat aukeratu behar dutenean bestelako lanbideen hautua egiten dutela; edozein modutara, joera hori mundu osoan gertatzen da. Seguru aski, konponbide bakarra jarduera honetan ohikoak izan diren baldintza sozial eta ekonomikoak hobetzean datza.

Mercante