Egurraren garrantzia

Duela gutxi arte, basoek garrantzia sozio-ekonomiko handia zuten, eta horiek zaindu eta ustiatzeko araudi oso zorrotzak izaten ziren. Araudi horien adibide garbi bat XVIII. mendeko Elgoibarko ordenantzak dira.

Ordenantza horietan xehetasun handiz zehazten zen nola zaindu behar ziren basoak: haztegietan landaketak nola egin behar ziren zehazten zen, baita zuhaitzen artean egon behar zen distantzia edo zuhaitz mota ezberdinen artean egon behar zen distantzia (haritzak eta pagoak). Basozainek ezin zituzten hesiak hesolekin itxi, eta puskatutako adarren erabilera ere zehazten zuten ordenantzek. Baita ere xehetasun handiz zehazten zen nola egin behar ziren mozketak bai ontziak edo eraikinak egiteko, baita ikatza egiteko erabiltzen zenerako ere.

Zuhaitzak kimatzean egin zitezkeen kalteen ondorioak eta errudunei jarri beharreko zigorrak ere zehazten dira. “Errudunik topatuko ez balitz”, kaltea gertatu zen lekutik gertuen bizi ziren sei bizilagunei egozten zitzaien errua.

Hostoak erortzen hasten ziren garaian, hostoak saldu baino lehen ondo aztertu behar ziren. Halaber, zuhaitz basatiek (lepatzen ez zirenak) arreta berezia izaten zuten. Ezin zen fruta-arbolik moztu, ezta “otadiekin surik egin, segarekin gorrik moztu edo haztegietan garorik moztu” ere.

Gaztainadiak errendan emateko sistemak eta mendietako lau komisarioak aukeratzeko sistemak araudi berezia zuten.

Egur-salmenta usadiozko sistemaren arabera egiten zen. Adibide gisa aipatuko dugu 1793an Elgoibarko udalaren arkupetan egin zen enkantea. Horretarako hainbat argizari puska piztu ziren, eta azkena, hutsa esaten zitzaiona, itzali zenean, Francisco de Errastik baino eskaintza hoberik ez zegoenez, horri 75 haritz mozteko kontratua esleitu zitzaion. Zein haritz moztu zitzakeen zehazteko, esleipendunak berak ordaindu behar zuen maisu aztertzaile bat kontratatu zen. (1)

 

(1) GPAH L-1 – 1.723, 326. orria