Produkzio prozesua

Lander Urkaren iritziz, taila egiten ikasteko nolabaiteko bokazioa behar da, edo beste modu batean esanda, lan hau egiten gozatu egin behar da. Horretaz gain, eraman handikoa izan behar da eta, erabilitako denborari baino, ongi egindako lanari eman behar zaio lehentasuna. Halaber, beharrezkoa da lanerako tresnak erabiltzen nolabaiteko trebezia izatea.

Taila lanean funtsezkoa da erabiltzen den egur mota eta horren ezaugarriak. Gure artisauak normalean haritza erabiltzen du, nahiz eta lanerako zailtasun handiagoak eman, baina gaztaina, pagoa eta intxaurra ere erabiltzen ditu, haritza baino gutxiago bada ere. Gerezia baliatzea ere egokia da, baina oso garestia denez mugatua dago. Lehengaia aukeratzeak, zainak eta korapiloak ekiditeak eta barrualdea kanpoaldea baino gogorragoa duen egurra lortzeak taila lana hobeto egiten laguntzen du.

Kutxen kasuan, modelo ugari daude. Egile onek, bezeroarekin adostu ondoren egokiena aukeratu eta apaindu egiten du. Norbere diseinuez egindako kutxak eta argizaiolak ere egiten ditu. Batez ere kasu horretan, piezaren ezaugarriak direla eta espezialistek egilea nor den jakin dezakete.

Ohiko euskal argizaiolen modelo ugaritasuna biltzen duten argitalpenetatik artisauak bere gustukoa dena aukeratu ondoren eredua prestatu eta hori egurraren gainean erreproduzitu egiten du. Jarraian tailatu egiten du, bere irizpideei jarraiki.

Behin taila lana bukatuta, pieza argizariaz eta asfaltoz koloreztatzen da. Intxaur tindua ere erabiltzen da. Lana kanpoan jartzekoa baldin bada, babes berniza ematen zaio.

Espejo

Talla