Etorkizuna

Eskuz egindako lana dela kontuan izanik, ez da bitartekaririk behar normalean. Miak erabiltzen duen materiala (kamisetak, alkandorak...) auzokoei esker lortzen du. Kotoizko, lihozko eta artilezko hariak Bartzelonatik edo Finlandiatik ekartzen ditu. Bezeroek egindako eskaera-kopuruak, industria-produkzioarekin alderatuta, zailtasunak areagotzen ditu, nahiz eta aurre egin ahal den neurrian.

Ehungailua izan ezik, tresnak anitzak eta mugatuak dira: anezkak, guraizeak, haria ahultzeko gailua eta hari-tutuak egiteko esku-makina, besteak beste. Horiek guztiak merkatuan aurkitzen ditu Miak.

Miak dioenaren arabera, berak egiten duen ehungintzak ez du etorkizun oparorik, eta kontuan izan behar da ehungile horiek bizimodu duin bat eraman ahal izateko irabaziak behar dituztela. Orain, era automatizatuan lortzen diren produktuek eragin kaltegarria dute, baita lan-kostu merkeko herrialdetatik egindako inportazioak ere. Publizitateari eskutik “modan egotea” da nahi dena, eta teknika tradizionalak eman ditzakeen emaitzak gutxiesten diren gizarte batean bizi gara. Hala ere, beti egongo da norbait eskuz egindako produktu paregabeak nahiagoko dituena.

Miak erabili ohi dituen hainbat lanabesMiak erabili ohi dituen hainbat lanabes (mozorkak, haria, guraizeak). (Argazkia: Javier Carballo).