Merkaturatzea

Mia Rissanenek, urtean, gutxi gora-behera, 12 artisau-azoketara  joaten da eta hantxe saltzen ditu bere produktuak. Azoketara joaten denean, mahai gaineko ehungailu txiki bat eramaten du edo eskumuturrekoak eta gerrikoak egiteko erabili ohi den gerri-ehungailuaz lan egiten du.

Lanbide horrek lan asko eta ordu asko eskatzen ditu. Teknikak ere ezagutu egin behar dira, eta oso ondo ezagutu ere. Hala ere, produktuak merke saltzen ditu, nahiz eta zenbateko hori aldatu egiten den, salgai jarritakoaren arabera.