Ekoizpenak

Serapio Múgicaren arabera: “Gipuzkoan zeuden 12 lantegiek 1906 urtean 71.940 tona ekoiztu zituzten, eta 79.950 tona 1908 urtean. 1907 urtean 158 langile ari ziren lanbide horretan, eta zazpi makina hidrauliko ari ziren lanean  349 zaldikoak, zazpi lurrun makina 460 zaldikoak eta bederatzi elektriko 252 lurrun zaldiren pareko indarrarekin”.

1907an Gipuzkoan hamaika lantegi ditugu zementu naturala egiten, bost Arroan eta inguruan zeuden. Ekoizpenarengatik, garrantzitsuena “La Carmen” da, Gracian Alberdirena, urteko 15.000 tona eginez. Jarraian, “Santa Cruz” (Agote), urteko 14.420 tonarekin eta Beduakoa, urteko 12.500 tonarekin.  

Dena den, mendearen lehenengo hamarkada honetan, zementu naturalaren ekoizpena egonkortzen hasiko da, eta bigarrenean jaisten, ondoren jaitsiera hori handitu egingo da.

1907an hiru lantegik utziko diote lanari: “La Zumayana” Pedro Gurruchagarena, “San Jose” Narrondokoa, eta Oikiakoa. Horrek adierazten du sektorearen beheranzko joera. 

Gipuzkoako zementu lantegien ekoizpena tonatan, 1907 eta 1915ean Meatze estatistiken arabera, ondokoa izan zen:

 
Lantegia 1907 1915
Bedua. Cestona 12.500 14.800
Bidasoa. Irun. 1.600 2.600
Bríncola. Legazpia. 1.000 5.250
Carmen en Arrona (Cestona). 15.000 14.175
La Concepción. Aizarnazabal. 8.556 8.220
La Esperanza. San Sebastian. 7.302 5.300
Fagollaga. Hernani. 2.500 -
Los Faisanes. Irun. 3.000 3.650
Nuestra Sra. De los Dolores. Zumaya. 5.900 6.450
Santa Cruz. Zumaya e Iraeta.Cestona. 14.420 11.800
Urumea. Hernani. 6.500 7.300
Guztira 78.278 82.655

Azpimarratu behar da Gipuzkoako ekoizpenaren hiru laurden baino gehiago Arroa eta inguruetan lortzen zela.

1915ean, 1907ko datuekin alderatuz, ekoizpen osoaren gorakada arin bat ikusten da (%5+), eta bertako zementugile guztiek izan zuten ekoiztutako tona gorakada hori. Dena den, azpimarratzekoa da Chiribogako “La Concepción”-ek izan zuen beherakada, ia % 45ekoa. Garai honetan bertan, eta Gipuzkoako lantegiei buruz ari dela, Javier Peña herrialdeko meatzetako buruak hauxe dio:  

"Lantegi horiek osatzen dituzten elementuak, guztietan ia berdinak dira, eta lana zorroztasun handiarekin ikuskatzen da. Lantegien arteko ekoizpena zerbaitetan bereiztekotan, zenbait lantegitan oso fina den lisaketaz gain, sendotzeko abiadura gehiago edo gutxiago izatean dago aldea. Nolakotasun hori, sendotze abiadurarena, prozedurarako erabilitako tuparrien konposaketa kimikoan aurkitzen da. Etenik gabeko labe bertikaletan egositako tuparriak apurtzeko eta ehotzeko aparatuetara pasatzen da. Lantegi guztietan jardueran ari ziren labeak, guztira, berrogei ziren eta labe bakoitzaren urteko ekoizpena 2.066 tonakoa zen. Industria honetako zeregin guztietan banatuta 173 langile ari ziren, hau da, 16 lantegi bakoitzeko.(1).

Hainbat alditan, ekoizleek elkarte bat egiten saiatu ziren interes bateratuak hobeto babesteko asmoz. 1901 urtean “Unión para envases” zegoen, gai horiek kudeatzen zituen, eta baliteke, prezioak eta salmenta baldintzak ere kudeatzea. 1907an akordioak hautsi egin ziren eta ekoizle bakoitza bere aldetik zebilen.

Jasota dago 1919 urtean “Sindicato de Cementos Rápidos de Zumaya” bazela. Elkarte horri ematen zioten, behintzat ekoizle batzuk, gutxienez  ekoizpenaren zati bat, eta era berean, edukiontzien itzulera kudeatzen zuen. 1920 urtean oraindik jardunean ari zen elkarte hori (2).

Beduako FabrikaBeduako Fabrika, XIX. mendearen azkeneko herenean sortua (Ion Gutiérrez Irigoienek eskainitako originala).

 

(1) Peña, Javier. Álbum Gráfico-Descriptivo de Guipúzcoa. La Industria Minero-metalúrgica.

(2) Ion Gutiérrez Irigoyenek utzitako jatorrizko agiriak.