Artisaua

Carmen Perez Martin 1962an jaio zen. Bere gurasoak, seme-alabentzako etorkizun hobe baten bila, Durangora (Bizkaia) etorri ziren, Carmen artean haurra zela. Oinarrizko ikasketen ondoren, Lanbide Heziketa egin zuen Industri Delineazioaren alorrean. Marrazketarako zeukan zaletasunak bultzatuta, Debako (Gipuzkoa) Arte Eskolan sartu zen, eta, 1983tik 1986ra, zeramika ikasi zuen. Ikasketa horiek kalkografiarekin, zur- eta harri-lanketarekin, eta pinturarekin osatu zituen bertan. Ikasketak amaituta, zeramika-eskolak ematen hasi zen, Zaldibarko eta Durangoko kultura-etxeetan. Egun, eskolak ematen jarraitzen du Durangon.

XX. mendeko laurogeiko hamarkadaren erdialdera, gutxi gor-behera, artistarena duen bere izaerak zeramikazko eskulturak egitera bultzatu zuen bereziki. Gure gertuko merkatuen aldetik datorkion eskaera urria dela-eta, gres izeneko material zeramikoarekin egunerokotasunez erabili ohi diren lantresnak eginez ere aritzen da. Helburu horrekin egindakoak direla esan daiteke behintzat, nahiz eta erosleek askotan apaingarri gisa erabili azkenean.

Carmen PerezCarmen Perez artisaua Larra baserrian (Mañaria, Bizkaia), zeramika lantegia duen tokian.