Prozesua

Esmalteak ere gure artisauak berak egiten ditu, lan bakoitzerako behar duen motakoa. Horretarako, hamar material ezberdin erabili izan ohi ditu batzuetan.

Artisauak egiten duen aurrena piezak izango duen forma zehaztea da, eta, batik bat, egiteko modurik errazena bilatu. Fase horretan nabarmentzen da sormenerako duen gaitasun aparta.

Ondoren den pieza landu egiten du, normalean gres txamoteatua erabiliz, hau da, 1.250 ºC-ko tenperatura onartuko duen buztin berezia. Horretaz gain, Carmenek teknika desberdinak erabiltzen ditu: tornuaz edo tenkaketaz xaflak eginez, besteak beste.

Gero, lehortzen uzten du, era naturalean; uneko eguraldiaren arabera, ordu batzuk, edo zenbait egun. Kolorea aldatu egin zaiola ikusten duenean, amaitutzat ematen du artisau adituak lehorketa-prozesua. Lehortu denean, pieza “bizkotxatzetu” (horrela deitzen da prozesua) egiten da, alegia labean sartzen da pieza, normalean 900 ºC-tan. Kolorea edo esmaltea ipini behar badio, horixe da unea. Apainketa hori eskuz ere egin daiteke, horrelakoetan pieza labean sartu beharko da berriro, 1.250 ºC-ko tenperaturaraino, eta labearen barruan hozten utziko da pieza, labea ireki gabe, bat-bateko tenperatura-aldaketek hautsi edo lehertu egiten baitituzte piezak.