Eranskina

Mendaroko kaxagiñak

Duela hamarraldi batzuetatik hona, Mendaron "kaxa"k egiteko tradizio handia dago. Mendaroko "kaxagin"ek eskualde hartako eskopeta fabrikanteek bidaltzen zizkioten baskulak eta kanoiak jasotzen zituzten horiei kulatak jartzeko. Bidalketak lehenbizi gurditan egiten ziren; horretan aritzen zirenetan ospetsuak izan ziren Pedro Lariz Alzolabe eta Angel Arozena. Gero, XX. mendearen hasieran, material hori Euskotrenez hasi ziren bidaltzen, eta azkenik, 1950ean errepidez.

Mendaroko "kaxagin" beteranoen iritziz, zona hartan iraganean ehun bat artisau zeuden lanbide honetako espezialitatea zutenak. Baina, 1930. urtearen inguruan, oraindik "pistoizko" eskopetak egiten zirenean, dozena bat inguru ziren lanbide horretan ari zirenak; horiek hamar erreal irabazten zuten kulatako. Kanoiaren "arku gaineku"ak egiten hasi zirenean, prezioa 8/9 pezetara igo zen. Eta XX. mende-ko hirurogeiko hamarkadaren hasieran hogeiren bat artisau ari ziren jarduera honetan; horiek 50 pezeta inguru irabazten zuten "eder" bakoitzagatik, 90/95 pezeta inguru "okulta" egiteagatik, eta 100 seguru bikoitza zutenengatik.

Prezioa beti izaten zen sesiotarako aitzakia, eskopeten salmentak izaten zituen gorabeherengatik, batez ere. Hala, eskaria handia zenean, "kaxagin"ek diru gehiago eskatzen zuten beren lanagatik.

Nolanahi ere, lanbide honek ez zuen irabazi handirik ematen eta, XX. mendeak urteetan aurrera egin arte, artisauek ez zuten ez eta Gizarte Segurantzarik ere. Horiek ordainsaria bateragarria zen langile kualifikatuen soldatarekin, adibidez, iturgin eta argiketariek kobratzen zutenarekin; baina "kaxagin"ek ordu asko sartu behar izaten zituzten.

Baserrietan sarri ikusten ziren leiho handiko eraikin itsatsiak; horietan lan egiten zuten ohiz "kaxagin" espezialistek.

Jendearen oroimenean gauza frogatutzat gordetzen da Europako gerran (1914/1918) eskopeta merkeak esportatu zirela borrokan sartuta zeuden hainbat herrialdeetara, baina herrialde horietako batzuetan eskopetak inportatzeko baimena bazegoen ere, ez zegoen pistolak saltzeko baimenik, eta gure “kaxagin”ek egindako eskopetak erabiltzen zituzten kulata egokituen barruan pistolak bidaltzeko.

Cuna Argazkiak: Carmelo Urdangarin

Jose Luis Urbieta