Egileak

Euskal Herrian gutxi dira erraldoiak eta buruhandiak edo antzeko pertsonaiak egiteko lanean aritzen diren eskulangileak.

Egungo egile guztiak, neurri batean, figura hauen eraikuntza tradizionalaren jarraitzaileak dira; garai batean, sarritan artistak izaten ziren, eskultoreak eta margolariak besteak beste, horrelako eginkizunetan aritzen zirenak. Egileen arteko aldeak aurkitzeko unean, berriz, erabilitako teknikak har genitzake kontuan, zeren eta obra bakar edo erreprodukzio kopuru mugatukoak egitetik prozesu erdi-industrialen bidez egindako obra sorta moduko batzuk egitera iristen baitira.

Kasu guztietan, horrelakoak egiteko erabiltzen diren materialek egokiak izan behar dute erabiliko diren tokiko eguraldi baldintzetarako, eta prestatu egin behar dira gainera, barnean doazen pertsonek eraman ahal izan ditzaten.

Erraldoiek lau metro inguruko garaiera eta hirurogei bat kilo har dezakete. Kasu guztiak desberdinak badira ere, eskulangile edo artisau gaitu batek 1.200 eta 1.500 lanordu bitarte beharko ditu erraldoi bat egiteko.