Errasketak

Izen hori bera dute nekazaritzan, ontzigintzan, arrantzan eta mekanika-industrian erabiltzen diren hainbat tresnek. Tresna horiek guztiak antzinako gizakiek materialak karrakatzeko erabiltzen zituzten lanabesen garapena dira.

Industrian erabilienak, eta batez ere makina-erremintak egiteko erabiltzen direnek errektangelu-forma dute, 350 milimetroko luzera, 20-40 milimetroko zabalera eta bost milimetroko lodiera, nahiz eta batez ere eskuz egindako errasketen kasuan, neurri horiek alda daitezkeen, erabiliko duen langilearen ohituretara hobeto egokitzeko.

Ertzetako batean kirtena jartzen zen, karraken antzekoa izaten zena. Beste punta edo ertzean bi aurpegi edo ahoak ondo zorrozten ziren, eta funtsezkoa zen bi ertzek angelu berak izatea. Duela hamarkada batzuk, errasketei 2,5 milimetro zabalerako metalezko xafla bat soldatzen zitzaien, horrela tresna errazago egin eta haren errendimendua hobetzeko.

Duela gutxi arte, errasketak egiteko karrakak erabiltzen ziren,  aurrerago pletinek ordeztu zituzten arte. Espezialista bakoitzak gainazal lauak lantzeko tresnak, alakak, miru-buztana, gainazalak zuzentzeko triangeluarrak eta abar prestatzen zituen, eta tresna bakoitzean bere izena jartzen zuen, ondo egindako lanaz harro. Duela urte gutxi errasketa elektrikoak erabiltzen hasi dira.

ErrasketakErrasketak, errasketariek erabiltzen dituzten funtsezko tresnak dira. (Argazkia Amaia Ros).