Errelebua

Bere seme Rikardo (Boadilla del Camino, Palencia, 1958), urtebete zuela iritsi zen Legazpira, eta hamalau urte zituela hasi zen lanean Patrizio Etxeberrian (Bellotan). Bere aitarekin hasi zen lanbidea ikasten, eta aitaren lan bera egiten zuen. Denbora pasa hala, beste errementariek erretiroa hartu zuten, eta azkenean, lantegiko errementari bakarra zen bera, eta lehen mailako ofizial postua zuen.

1990ean, enpresan egin zituzten berrikuntza eta aldaketen ondorioz, errementaritza atala itxi egin zuten. Orduan, Rikardo Mediavillak lantegiko makinak erosi zituen eta bere lantegia jarri zuen. Bertan errementari-kurrikak egiten zituen enkarguz, betiere bezeroen eskarien arabera. Gehienetan inguruko estanpazio bidezko forja industriakoak, hesigintza artistikokoak eta horrelako industriatakoak izaten ziren.  Lan guztia artisau-errementariek betidanik erabiltzen zituzten teknika eta metodoak jarraituz egiten du.

Mediavillatarrak 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Gipuzkoara etorritako emigrazio kualifikatuaren adibide garbia dira. Gainera, argi dago testuinguru berrira ondo moldatzen jakin zutela, azkenean beren enpresa irekiz.

ErrementariaErrementaria, sutegi ondoan, bere lantegian. Erdian, ingudea, eta eskuinean baleztazko gabia, burdina landu eta forma emateko. Ezkerrean, lehen planoan, era eta tamaina guztietako kurrika pila bat. Horri esker, errementariak, kasu bakoitzerako kurrika bat aukeratzen du, eta materialak erraz maneiatu ditzake. (J.M.I. 07/2001).