Erreprodukzioa

Artista/eskulangileak, pintatzen hasi aurretik, aukeratu egin behar du kopiatzen saiatuko dena eta lan hori egiteko erabiliko duen euskarria. Kontu horietako lehenak ez du aparteko arazorik, aberastasun handia dago eta labar-pinturei dagokienez. Pintatu beharreko harriek berezitasunak izaten dituzte beti, bai marrazkiak bai azaleko alterazio txikiak, eta eskulangileak jakin egin behar du horiek guztiak baliatzen.

Prozesuaren funtsezko alderdia euskarria pintatzea da. Horretarako pintzelak erabiltzen dira, eta jatorrizkoari ondoen egokitzen zaizkion koloreak. Jatorrizkoaren lerroak errespetatu egiten dira beti. Artista/eskulangileak behar beste aldiz aldatzen ditu pintzelak eta koloreak, harik eta “zehatz-zehatza” dela esango genukeen kopia bat lortzen duen arte. Prozesu honen guztiaren ondorioz, obra bakoitza bakarra da.

obrakNatxo Kareagaren obrak. (Argazkia: C.U.).