Erretegi lantegia

Jarduera horrek gutxienez XIX. mende bukaera arte iraun zuen Tolosan. Izan ere, Juan Mañe y Flaquerren arabera (1), 1876an herri horretan "matxeteak egiteko sutegi handiak" zeuden eta "bi makina matxeteak, aizkorak eta abar leuntzeko". Tolosako Errege Armategian 1645ean egindako tresna eta makinen inbetarioari esker, garai hartako armagileek zein tresna eta lan metodo erabiltzen zuten jakin dezakegu. (2).

 

(1) Juan Mañe y Flaquer. Viaje por Guipuzcoa. Librería Villar (Bilbo).

(2) Juan Garmendia Larrañaga. Lehen aipatutako obra.