Errota

Depositu altuaren ormen gainean, noiz ez dakigula, iri-errota bat eraiki zen burdinolaren azpiegitura hidraulikoa aprobetxatuz.

Eraikinak hiru solairu ditu, behekoan ubidearen parean ehotzeko bi harri eta horien gainerako tramankuluak daude. Lehenengo solairua biltegi bezala erabiltzen da eta hirugarrenean alea bereizteko makina dago, eraikinaren sabaiari lotutako polea eta uhal multzo batek bultzatzen duen makina da.

Igotzeko uhala ere bada, larruzkoa hori ere, eta beheko solairutik bigarreneraino igotzen da. Metalezko ontzi txiki batzuk ditu alea hartzeko eta gora igotzeko, han gero, polea sail batek mugitzen duen tobera batera botako du ale hori.

Hori guztia bultzatzeko sorki edo kokete bat dago errotaren azpian kokatua, zulo hidraulikoaren barnean, sorki hori urak bultzatuta ibiltzen da. Sorki honen aldamenean beste bat dago ehotzeko harria mugitzen duena.

Guztia oraindik ere funtzionamendurako primerako egoeran aurkitzen da, eta Lapeira familiak garia eta artoa ehotzen du bertan enkarguz.

Gure esker ona Lapeira familiari eman dizkigun erraztasun eta informazioarengatik.

ErrotaInterior del molino Toberagile, en primer plano la carcasa de madera bajo la que se encuentran las dos piedras circulares. (Foto Javier Carballo).