Eskaera

Fabrikatzen dituen modeloak arrazoi askorengatik eskatzen dizkiote bezeroek Antonio Corrali. Horien artean honakoak izaten dira nabarmentzekoak: bota edo zaharberritu nahi den baserri edo familiaren etxebizitzaren oroigarria gordetzea; seme-alabek gurasoentzat enkargatutako opariak; familiaren etxearen erreprodukzio bat eskalan egina gorde nahi duten gazteak; bizitoki berrian jatorrizko baserriaren modeloa eduki nahi duten etorkinak; eta erakunde publikoek historia eta kultura ondarea erakusteko egindako eskariak.

Enkargua edo oparia jasoko duen pertsona ustekabean harrapatu nahi duen kasuetan, artisauak diskrezio handiz eta ezkutuan egin behar izaten du lana. Dena dela, lanbidean lortu duen ospe handia dela eta bezeroek zenbaitetan fabrikatzea nahi duten modeloaren tamaina eta ezaugarriak bere esku uzten dituzte.

Eskatzaileak batez ere Euskal Herrian egiten diren hamabi inguru eskulangintza azoketan izaten dute Antonio Corralek fabrikat zen dituen modeloen berri, horietara bertaratu eta lanak erakusgai jartzen baititu, baina bezeroek bezero izan litezkeenei emandako informazioz ere lortzen ditu eskaerak.

Antonio Corral, modelogintza jardueran hasi zenetik, Luisa Naves neska-lagunarekin aritu da elkarlanean.

Artisau maisuaArtisau maisua Meaka baserriko ataripean lanean, Bera de Bidasoa (Nafarroa). Argazkiak: Antonio Corral