Eskulagilea

Eugenio Elortza Izetak (Segura, 1940) oinarrizko ikasketak bere jaioterriko eskola publikoan egin zituen, 14 urte zituen arte. Ondoren Papelera de Zegama lantegian aritu zen hiru urtez, eta gero Patricio Echeverria fabrikan hasi zen (lima fabrikazioa), Idiazabalen, 1992, hots, 52 urte zituen arte. Beste lan batzuetan aritu eta gero, 60 urte zituela erretiroa hartu zuen.

Erleekiko harremana 1970 inguruan hasi zuen. Beraz, intsektu hauen portaeraren gainean esperientzia handia lortu du. Gogo biziz hitz egiten du bere lanbideaz, beste erlezain batzuen kasuan ere egiaztatu izan dugun moduan.

Guztira 40.000 erletik gora zaintzen ditu. Udan zehar eremu seguruan mantentzen ditu erlauntzak, eta urteko beste sasoietan, aldiz, lore ugariko inguruetan.

Emazte duen Águeda Zeberiorekin kremak eta olioak prestatzen ditu, erlezaintzako produktuak hainbat belarrez nahastuta; produktu eraginkorrak dira zauriak, erredurak, granoak eta inork nahi ez dituen bestelako zenbait sendatzeko. Urtean 40 bat eskulangintza feriatara joaten dira, eta horietan txikizka saltzen dituzte berek prestatutako produktuak.

ErlezainaErlezaina. (Argazkia: Javier Carballo).