ESKULANGILE POLIFAZETIKOA

Iñaki Gorostidi Astigarraga Adunako (Gipuzkoa) Apakintza baserrian jaio zen, 1954an, eta bertan egin zituen lehen mailako ikasketak. Ondoren lortu duen prestakuntza sendoa izan duen bilakaera pertsonalaren eta bere harreman pertsonalen, besteak beste Paco Ibañezekin duen harremanaren ondorioa da.

Iñaki Gorostidi. (Argazkia: Yulen Zabaleta)Iñaki Gorostidi. (Argazkia: Yulen Zabaleta)

Eskulangile polifazetikoa da, ibilbide profesional askotarikoa osatu baitu, ezen harri-jasotzaile izatetik boxeolari izatera igaro zen, harriekiko lanean amaitzeko. Harri-jasotzaile gisa, 1982an 182 kg jasotzera iritsi zen. Esku bakarrarekin, bere pisuaren bikoitza. Boxeolari gisa 33 borrokaldi egin ditu (16 aldiz irabazle, eta 6 aldiz nulu).

Gaur egun harria lantzea du eginkizun nagusi, eta eskulangintzako produktu mota asko egiten ditu.

Apakintza baserria. (Argazkia: Yulen Zabaleta)Apakintza baserria. (Argazkia: Yulen Zabaleta)