Eskulangilea

Karlos Irazu Muñoa Larraulen jaio zen, Gipuzkoan, 1970ean. Oinarrizko ikasketak bere jaioterrian eta Asteasun egin zituen, eta 1984/88 bitartean industri maisu titulazioa lortu zuen Urnietako Salestarretan eta Andoaingo Lasalle ikastetxean. Olio-pinturarekiko zaletasunak bultzaturik, hainbat ikastaro egin zituen Tolosan. Sukaldari ere aritu zen zenbait tokitan, Zarautz, Mugiro eta Hernanin esaterako, eta baita 1992an Sevillan egindako Erakusketa Unibertsalean ere. GKE batean sartu zelarik, borondatezko lankide aritu zen Cuzcon (Peru) eta Cochabamban (Bolivia), urtebetez, hau da, sei hilabetez leku horietako bakoitzean.

Sariren bat ere eskuratu zuen pintura lehiaketetan, eta betidanik zura lantzeko zuen zaletasunaren bidetik 1996an bere kontura jarri zen, Betiarte eskultura – pintura izenarekin.

Karlos Irazu MuñoaKarlos Irazu bere lantegian. Atzean, erabiltzen dituen tresnetako batzuk. (Argazkia: C. U.).

 

Produktuak

Karlos Irazuk mota askotako produktuak egiten ditu, eta horien artean hiru multzo bereiz genitzake, eskulturak, apaingarriak eta, apaingarri izateari uzteke, funtzionalak diren objektuak.

Lehen multzoan emakumezko hainbat gorputz-enbor daude, 1,3 m garairainokoak, edo golfaren alegoria originalak, baina, batez ere, 2016an Donostia europar kultur hiriburua izango dela gogoan Donostiako hiriburuaren alderdi batzuk islatzearren zeharo modu irudimentsuan egindako bederatzi eskultura; lan hauek, besteak beste, musika, gastronomia, estropadak, zinea, danborrada, surfa edota San Tomas Feria irudikatzeko ahalegina dira. Karlos Irazu goi mailako aditua da naturak eskaintzen dizkigun produktuak (sustraiak, adarrak, enbor-ipurdiak, etab.) eraldatu eta apaingarri berezi bihurtzeko unean. Bigarren multzoan, berriz, eguzki-loreak, hainbat forma eta neurritako euritako-ontziak, neurri desberdineko eta apaingarri gisako uztarriak... eta oro har, zuraren formak baliaturik, eskulangileak apaingarriak egiten ditu, eta batzuetan adreiluzko oinarria jartzen die. Hirugarren multzoan eserlekuak, armairuak eta kutxak sar daitezke. Eta zura eraldatuz egiten ditu, halaber eta besteak beste, txapela pintatutako neurri desberdineko onddoak, barraskiloak eta marmitak.

Productos de Karlos Irazu MuñoaKarlos Irazuk egindako produktuetako batzuk. (Argazkia: C. U.).