Eskulangileak

Antonio Díezek Frantziara jo zuen gazte zela. Han erauzgailu batekin lan egin zuen urtetan. 1980. urtean itzuli zen bere herrira, eta 32 urte zituelarik bere emaztearen anaia maisu, labanak nola egin ikasten hasi zen. Vega de Llan herrixkan, bere familiako etxetik gertu eta landa inguruan, hartu zuen etxetxo bat eta han hasi zen lanean. Bertan jarraitzen du oraindik ere. 1991. aldera Antonio 20 urteko bere semea gehitu zitzaion lantegira.

Antonio Díez eta semea, bere lanbidea maitatu eta gustuz lan egiten duten artisauen irudiak dira. Aita-semeak atseginez lan egiten dute lanari akabera ona emateko behar diren orduak sartuz, eta beti daude prest beren lana ezagutzeko gogoz joaten zaizkien bisitei ongi etorria egiteko.

Asmo ona erakusten duten bisitariek arrera ona izaten dute Díez familiaren lantegi txikian, eta bisitariek, eskulangileen eguneroko eginkizunean traba egiten badute ere, zenbat-nahi azalpen jasoko dituzte labanak egiteko lanbideari buruz.