Eskultorea

Gaur egun buztin “gorri katalanaz”, harriz (Markinako beltza eta Lasturko grisa), brontzez (eskultura figuratibo bakarrak edo sorta laburrak) eta, neurri txikiagoan, zurez egiten du lan.

Harriarekin duen harremana definitzean, zera adierazten digu: “harrobitik harriak iristen zaizkidanean, irregularrak, beren zain, pitzadura eta tonuez, hamar edo hamabost jartzen ditut ilaran, eta hitz egiten didatela esan nezake, hau da, nire diamantezko diskoez nondik sar naitekeen esaten didate, zein zatik nahi duen leuntzea eta zein zatik ez duen leundu nahi. Harriak agintzen du, eta nik hark esana egiten dut”.

1987an hasi zen Allarizko bere lantegian brontzea argizari galduz urtzen, eta zazpi urte geroago Elgoibarra jo zuen. Hasiera batean Jaurigiberri baserrian hartu zuen tokia, Elgoibartik Azkarate gainera doan errepidearen ondoan, eta gero Ermuaren bidera aldatu zen; duela gutxi, Pedro Muguruza kaleko lokal bat hartu du.

Estudio-lantegiaEskultorea bere estudio-lantegiaren aurrean (C.U. 03/10).

Brontzezko eskulturetarako parafinazko blokeetatik abiatzen da; hauen gainean bere sormena lantzen du, batez ere aiztoak eta gubiak erabiliz. Eskultoreak dioskunez, “ni materiala kentzen hasten naiz, zura lantzen hasitakoa naizen seinale; izan ere, buztina erabili dutenek lehengaia erantsi, gehitu egiten dute”.

Nahi duen irudia atera ostean, bi estaldura egiten dizkio. Lehena zirkonio-hautsezkoa da, lortu behar den eskulturaren fidagarritasun handia lortzeko, eta bigarrena harea erregogor arruntez egina, harik eta eskarmentuaren eskarmentuz egokiena iruditzen zaion lodierara iritsi arte. Multzo osoa kutxa baten barnean (moldean) jartzen du, hutsuneak harea silizeoz betez; gero honi esker jasan ahal izango du brontze urtuaren tenperatura.

Brontzea lortzeko Arturo Andradek material honen hondar industrialak erabiltzen ditu (engranajeak, kanilak, etab.); arrago batean urtzen ditu, 1.200º C-ko tenperaturan. Ondoren, koilara bat erabiliz, likidoa moldean jartzen du; moldea lehendik lehortua du labean, 500º C-ko tenperaturan, eta molde barneko parafina urtu egin da bertan, toki huts bat lagaz horrenbestez.

Hozten denean moldetik ateratzen du brontzea, eta garbitzen, bizarrak kenduz eta azken ukituak emanez.

Amaitzeko, eskulturari azido nitrikoa ematen dio brotxa batez, 100ºko tenperaturan, eskulturak “brontze herdoilduaren kolorea” har dezan. Batzuetan artistak leundu egiten ditu zona batzuk, obraren zenbait zati nabarmenaraziz horrela.

 

Produkzio prozesuaren hainbat fase

Produkzio prozesuaren hainbat fase

Produkzio prozesuaren hainbat fase

Produkzio prozesuaren hainbat fase