Etorkizuna

Karlos Irazuk egiten dituen produktuak merkaturatzeko bideak, beste eskulangile ezagun batzuen kasuan bezala, bi dira. Alde batetik eskulangintza azokak daude, horietako askotara joaten da eta, eta bestetik bezeroek, edo bezero bihurtzen direnek, zenbaitetan eskulangilearengana berarengana zuzenean joz egiten dizkioten enkarguak. Gainera, kasu honetan EAEko hiriburuetako denda batzuek ere saltzen dituzte Karlosek egiten dituen produktuak.

Karlosen iritziz, gure eskulangintza tradizionalaren etorkizunak erakusten dituen zantzuek etorkizun horren inguruko gogoeta bat behintzat eskatzen digute. Adin batera iritsitako eskulangileei txanda hartuko dienik ez egoteak edo kalitate eta prezio baxuagoko gero eta produktu gehiago inportatzeak eragin negatiboa dute.

Eskulangilearen iritziz, behar-beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko eskulangileen elkarteen jarduera egungo zertzeladetara egokitzea.