Prozesua

Eskulangileak erabiltzen dituen tresnen artean aizkorak, gubiak, giltza ingelesak, esku-zerrak, konpasak, sarjentak, mazoak, tornuzilak, eskuzko lixagailuak, xurgagailuak, zeioak eta arraspak aipatu behar dira, neurri desberdinetakoak. Zinta-zerra bat ere aipatu behar da, eta disko-makina, zulagailuak eta fresagailuak; honek guztiak, agian, jardueraren bideragarritasuna bilatzen den neurrian, eskulangintzaren arloa ahultzea ekar dezake berekin.

Artista-eskultorea uztarri bat egitenArtista-eskultorea uztarri bat egiten. (Argazkia: C. U.).

Onddo bat egiteko, oso gauza sinplea da, lizar-enbor bat hartzen du, egin nahi duen figurarako egoki datorkion lodiko bat, eta hainbat ebaki egiten ditu, zati batzuk kendu eta, ondoren, oina izango denaren goiko partea arbastatzen joatearren; horrela, goiko partea edo txapela bereizi egingo da. Azala kendu duenean gubiaz lixatzen du, arreta handiz, eta argizari naturala ematen dio aipatu oinari; amaitzeko, txapela apaintzeko tinta ilun bat ematen dio, eskuz.

Uztarri bat egiteko prozesuaren xehetasunaUztarri bat egiteko prozesuaren xehetasuna. (Argazkia: C. U.).