Etorkizuna

Arrantza sektorean eta, zehazki, arrasteko aparailuak erabiltzen dituztenen artean, kalkulatzen dute ontziko gizon bakoitzeko bost lanposturaino sortzen direla lehorrean. Kopuruaren zehaztasunaren zenbaterainokoa alde batera utzita, kontua da asko direla arrantzaleen mendean dauden jarduerak (saregileak, enkanteak daramatzatenak, garraiolariak, elektrizitate lantegiak, galdarategiak, eta beste asko eta asko).

Alberto de Pazen iritziz, arrasteko arrantzan kontrolik gabe jardun izan da, arrabalekuetan bertan eta ohikoak baino begi estuagoko sareak ere erabiltzera helduz. Itsas hondoen gaineko portaera kaltegarriak ere izan dira.

Eta ondorioak larriak izan dira, arrain-sardak eta, horiekin batera, ontzi eta arrantzale kopuruak nabarmen murriztu baitira. Eustat-ek egiten duen Euskal Estatistika Urtekariaren arabera, hamarkada pasatxoko denboran (2000/2010) freskoko arrasteko flota 62 ontzitik 34ra igaro da, eta ontzi kopurua 819tik 409ra, Bizkaian gehienbat. Horrek oso eragin txarra izan du aberastasuna edota enplegua sortzeari dagokionez.

Oharra: Kontsultatu dugun dokumentazio ugariaren artean, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko “Inventario de artes de pesca en Euskadi” argitalpena nabarmendu behar dugu.