Ezartzailea

Bitxigintzako lanbide espezializatuen artean ezartzailea nabarmendu dezakegu. Honek bitxigileak egindako oinarri metalikoaren gainean harribitxiak itsatsi, erantsi edo “ezarri” egiten ditu. Harribitxiak oinarriaren gainean jartzeak, duen garrantzia eta zailtasuna dela eta, ezagutza eta trebetasun espezifikoak eskatzen ditu, eta bitxigileek lan esparru zabalagoa dutelako, ez dute menderatzen. Hori dela eta, ezartzaile lanbidea sortu zen. Bitxigileak artisau honengana jotzen dute lan hori egiteko, horrela lankide garrantzitsua eta hurbilekoa bihurtu da.

Bitxigileak platinoz egindako laminak ezartzaileari ematen dizkionean horrek, harribitxiak erantsiko dizkio. Horretarako, harribitxiaren azpialdea, "kulata" izenekoa, aurretik prestatutako zuloan sartuko du, eta jarraian eskuko buril baten bidez bultzatuz, gainaldetik ateratzen dituen metalezko lamina txikiak harriaren kontra bultzatuko ditu. Horrela harriaren gainean itsatsiko dira.  Lan hori kontu eta arreta handiz egiten du, harriaren perimetroaren puntu askotan. Horrela ezartzailearen lana amaitzen denean, platinoaren zati txiki bat nabarmendua geratzen da, eta ez dio harriari zulotik ateratzen uzten, eta horrela betirako platinozko laminari itsatsia geratzen da.

Jarraian eta lana apaindu eta amaitzeko, burilarekin bere lanaren inguruan zulotxoak edo grabatuak egingo ditu.

Brillante erara landutako diamantea karrilean ezarriaBrillante erara landutako diamantea karrilean ezarria.

 

Lokarri jartzaileak

Bitxigileek, aurretik aipatu ditugunez gain bazituzten beste lan batzuetarako lankideak ere. Lehen aipatu dugun Juan Carlos Jimenéz-ek gogoratzen du Donostian lanbide honetan aritu zen bitartean, perlaz egindako lepokoak egin behar izaten zituela maiz, eta horretarako beharrezkoa zen perlak lotuko zituen haria pasatzea barrenetik. Lan honetarako zinemako takilera baten laguntza izaten zuen. Takilera honek bere lanpostuan lotzen zituen perlak, takila zabalik zuela, eta zinemazaleak sarrerak erostera edo informazio eske zetozen bitartean.

 

Berri-emaile nagusiak

  • Juan Carlos Jiménez  Menendez (1928).
  • Martín Basterra  Nuñez  (Bilbao, 1962)
  • Juan José Ucar (San Sebastián)
  • Naiara Diéz Aramendi (San Sebastián)