Fabrikazio industriala

Gaur egun 300.000 inguru izan daitezke  egindako aurrekargako armak. Gehienak luzeak dira, prozesu industrialetatik eskuratutakoak, eta azken hogeita bost urteetan ekoizpena bikoiztu egin da.

Gehienak, %80-85 inguru, esportatu egiten dira, batez ere Estatu Batuetatik. Eskaera hori aurrekargako armak eskuratzea eta erabiltzea errazten duen legediarekin azaltzen da, hauek dituztenentzat ehiza denboraldia luzatuz.  Eta asko dira erabiltzaileak biltzen dituzten elkarteak. Alemanian, ordea, bada beste eskaera garrantzitsu bat, kirol lehiaketarako erabiltzen dira nagusiki.

Fabrikazio industrialean aipagarriak dira Bergaran (Gipuzkoa) kokatuta dagoen eta MCC (Mondragon Corporacion Cooperativa) taldekoa den Dikar kooperatiba eta Zamudioko (Bizkaia) Ardesa.  

Plantilla de la eibarresa Star Pistolen fabrikazioak garrantzi handia izan du gure herrian (Star, Llama Astra). Argazkietan Eibarko Starren plantilak ageri dira XX. mendearen hasieran (Tresneriaren inbentarioa. Eibarko Udal Artxiboa).

Lehena, 1977an egindako fusioa da,  aurrekargako armak egiten zituen  Eibarreko Mendi kooperatibaren eta Elgoibarko Juan Mendicuteren enpresa jarduerarekin jarraitu zuen Jukar enpresaren artekoa. Azken horren jabea Julian Eguizabal zen, produktu hauen komerzializazioan aditua, bereziki atzerrian. 1984tik Bergaran (Gipuzkoa) ditu instalazioak.

Ehun langile inguru dituen enpresa da eta nazioartean zabalkunde handia duena.

Ardesa aurrekarga duten armen ekoizle industrial garrantzitsua da. 1981an sortu zuen Eibarren fabrikazio horrekin zerikusia zuen enpresari talde batek. Hogeita hamar langile inguru ditu eta atzerriko merkatuan presentzia nabarmena du. Aipatzekoa da ekoiztutako produktu aukera zabala eta hauen kalitatea.

 

Informatzaile adierazgarrienak

  • Elisa Santiago Rubio.
  • Jesús María Araquistain Leceta.
  • Andrés Oñederra Garate.

 

Bibliografia

  • Urdangarin, Carmelo, Izaga, José María eta Lizarralde, Koldo. Antzinako Lanbideak II. Aurrekargako armak.. 139. orrrialdeak eta hurrengoak. Gipuzkoako Foru Aldundia. Ekonomia eta Turismo Departamentua 1997.
  • Oso lagungarri izan zaizkigu Ramiro Larrañagaren aholkuak eta ekarpenak, baita Jose Ramon Galan Talens-en hainbat argitalpen ere, tiratzaile bikaina eta arma historikoak bikain ezagutzen dituena.