Farozain familia

Matias Carballo Vidalek, (1907/06/20), 90 urte baino gehiago izan arren, izugarrizko bizitasuna eta buru-argitasuna du. Farozainen biloba, seme eta anaia da. Bera ere lanbide horretan aritu zen berrogeita hamar urte baino gehiagoz, lehenbizi Fuencalienten (Kanarietako La Palman, 1932an), gero Salvora uhartean (Galizian, 1937an), Tenerifeko Punta Rascan (Kanarietan 1940an), Pimiango San Emeterion (Asturiasen 1948an) eta azkenik Zumaian (1950ean). Bertan aritu zen jardunean 1973an erretiroa hartu zuen arte. Bere semeetako batek, Jose Ramonek, aitaren lanbidearekin jarraitu du.

Eskarmentu handiari esker, faroek jasandako aldaketak eta horiek zaindu eta konpontzen zituzten pertsonen garapena ezagutu ahal izan ditu.

Esku-trebetasun handiko artisaua da (bere familiarekin batera isolatuta bizi izan zen faroetan garatu zuen gaitasun hori). Gaur egun, oraindik ere eskulan ederrak egiten jarraitzen du, Javier Carballo Berazadik utzitako argazkian azaltzen den ontzia bezalakoak.

 

Euskal Herriko hamahiru faro

Biarritz

  • Non kokatua: Saint-Martin punta. I=43°-29, 6NL= Io-33',W Itsas mailatik 73 metrora eta lehorreko mailatik 47 metrora.
  • Noiz piztu zen: 1861ean. Lanak 1853an hasi ziren.
  • Argi-keinuak: 2 argi-zuri 10 segunduro.
  • Helmena: 29 milia.
  • Oharrak: Eraikina oktogonala da eta bi solairukoa. Dorrea, berriz, kono-enbor formakoa eta kupula beltzekoa. Biarritz modelo izenez ezagun egin dira horrelako faroak. Udatiarren eremu batean dago kokatuta, eta bertara iristea oso erraza denez, munduko farorik.

Higer

  • Non kokatua: Izen bereko lurmuturrean, Hondarribiatik 3 kilometrora. I=430-23,6NL=l°-47, 4W. Itsas-mailatik 63 metrora eta lehorreko mailatik 21 metrora.
  • Noiz piztu zen: Lehen faroa 1855an piztu zen, eta 1874an suntsitu zen. Gaur egungo faroa (hasierako kokapenetik 150 metrotara kokatu zena) 1881ean piztu zen 1881.
  • Argi-keinuak: 2 argi-zuri 10 segunduro.
  • Helmena: 23 milia.
  • Oharrak: Harrizko lau angeluko dorrea.

Platako

  • Non kokatua: Izen bereko lurmuturrean, Pasaiako portuko mendebaldeko ahoan, herritik 2,5 kilometrora. I=43°-20´, 1N L=1°-56W. A Itsas-mailatik 151 metrora, lehorreko mailatik 13 metrora.
  • Noiz piztu zen: 1855/10/10
  • Argi-keinuak: Lau segunduro argi zuriko gordeketa bat
  • Helmena: 13 milia.
  • Oharrak: Almenadun eraikin zuria.

Seneko-Zulua

  • Non kokatua: Pasaiako portura sartzeko kanalean, mendebaldeko ertzean. 1=42"-20NL=1°-55',5W. Itsas-mailatik 50 metrora eta lehorreko mailatik 7 metrora.
  • Noiz piztu zen: 1909
  • Argi-keinuak: Faroa norabidekoa da eta 12 segunduro, 2 gordeketa egiten ditu honelako argiekin:
    • 129º,5-154°,5 (25°) sektorean argi berdea, 3 miliako helmena duena.
    • 154º,5-157º(2°,5) sektorean argi zuria, 6 miliako helmena duena.
    • 157º-190°(33º) sektorean argi gorria, 3 miliako helmena duena.
  • Oharrak: Harrizko eraikinaren gainean prisma formako dorrea era kupula zuria.

Santa Klara

  • Non kokatua: Izen bereko uhartean, Donostian. I=43º-19º,3N L=lº-59'9W. Itsas-mailatik 51 metrora eta lehorreko mailatik 10 metrora.
  • Noiz piztu zen: 1864/01/15.
  • Argi-keinuak: Argi zuria 5 segunduro.
  • Helmena: 9 milia.

Igeldo

  • Non kokatua: Izen bereko mendian, Donostian. I = 43°-18º,9N L=2o-00',7W. Itsas-mailatik 132 metrora eta lehorreko mailatik 13 metrora.
  • Noiz piztu zen: Lehenengoa suntsitu egin zen (1778) eta gaur egungoa 1865ean piztu zen.
  • Argi-keinuak: (2+1) argi zuria 15 segunduro.
  • Helmena: 26 milia.

Getaria

  • Non kokatua: San Anton uhartean, Getariako Arratoia izenez ezaguna dena. I=43º-8',6N L=2º-12', 1W. Itsas-mailatik 91 metrora eta lehorreko mailatik 14 metrora.
  • Noiz piztu zen: 1863.
  • Argi-keinuak: 4 argi-zuri 15 segunduro.
  • Helmena: 21 milia.

Zumaia

  • Non kokatua: Zumaiako itsasadarreko mendebaleko ertzean, justu sarreran, San Telmo mendian. Mendi horrek arrezife lerro bat du iparraldeko aldean, eta faroa beheko Talaian dago kokatuta. 1=43°-18', 1NL = 2°-15´,1W. Itsas-mailatik 39 metrora eta lehorreko mailatikl 12 metrora.
  • Noiz piztu zen: Lehen faroa (1870/9/15) suntsitu zen, eta berria 1881ean piztu zen.
  • Argi-keinuak: (1+3) gordeketa 12 segunduro.
  • Helmena: 12 milia.

Santa Katalina

  • Non kokatua: Izen bereko lurmuturrean, Lekeition, herritik 1,5 kilometrora, ermita ondoan eta itsaslabarraren ondoan. I=43º-22',6W. Itsas-mailatik 44 metrora eta lehorreko mailatik 13 metrora.
  • Noiz piztu zen: 1862.
  • Argi-keinuak: (1+3) 20 segunduro.
  • Helmena: 17 milia.

Matxitxako

  • Non kokatua: Izen bereko lurmuturretik 200 metrora, faro zaharraren atzean. I=43º-27´,2N L=2º-45´,2W. Itsas-mailatik 120 metrora eta lehorreko mailatik 20 metrora.
  • Noiz piztu zen: 1909.
  • Argi-keinuak: Argi-zuria 7 segunduro.
  • Helmena: 24 milia.

Galea

  • Non kokatua: Getxon. I=42°-22',4N L=3°-02'W. Itsas-mailatik 82 metrora eta lehorreko mailatik 8,5 metrora.
  • Noiz piztu zen: Lehen faroa 1852/08/01an piztu zen. Bigarrena 1905ean piztu zen, eta itsaslabarra erori ondoren, faroa lekuz aldatu behar izan zen 1950/01/12an.
  • Argi-keinuak: Argi zuria, 8 segunduro 3 distira.
  • Helmena: 19 milia.

La Avanzada

  • Non kokatua: Algortan, Ereagako hondartzatik 150 metrora. Bilbotik 14 kilometrora, Arriluzeko kaiaren ondoan I=43º-20,4'N L = 3°-0O',7W.
  • Noiz piztu zen: 1939.
  • Argi-keinuak: Argi izarniatzaileak:
    • Zuria 19º-135º(160) sektorean.
    • Gorria 135º-150º sektorean.
  • Helmena: 11 milia.

Kai-Muturra

  • Non kokatua: Algortako kai-muturra Begoñako Punta hasten da, Ereagako hondartzaren hegoaldean eta 1131 metroko luzera du. Kai-mutur horren bukaeran dago kokatuta faroa I = 43"-20,6' N y L=03º-01,6'W. Foku-planoa dauka. Itsas-mailatik 20 metrora eta lehorreko mailatik 18 metrora.
  • Noiz piztu zen: 1903.
  • Argi-keinuak: 4 argi-gorriko diztira 14 segunduro.
  • Helmena: 6 milia.

 

(Iturria: Rafael Garcia Lecue)