Filigrana

XIII. mendeaz geroztik, papergileek beren marka edo zeinuak jarri izan dituzte paperean, beste artisauengandik bereizi ahal izateko.

Filigrana fabrikazio prozesuaren hasieran jartzen zaio paperari. Molde gainean filigranaren forma jartzen da erliebean. Horrela, orea gainean jartzen denean, azalera guztian lodiera berdina hartzen du; marka edo filigranaren tokian ezik, hor finagoa baita. Zati hori finagoa geratzen denez, paperean filigrana osatzen zuten marrazki, letra eta zenbakiak paperean geratzen dira, baina argitara edo argazki negatiboetan bakarrik ikus daitezke; eta horregatik deitzen zaio ur-marka ere.

Filigranak imitatzeko hainbat sistema badauden arren, ur-markatzat usadiozko sistema hori bakarrik jotzen da. Filigranei buruzko atzera begirako ikerketa oso interesgarria eta baliagarria da, batez ere, dokumentu aprokrifoak eta kopia zaharrak bereizteko. Izan ere, gehienetan egiazko dokumentuekin nahastea erraza izaten da.

 

Gure esker beroenak Tolosako Cit-Zumardiri, emandako informazioagatik. Baita ere eskerrak eman nahi dizkiogu Asociación Hispánica de Historiadores del Papel (AHHP)-ri, emandako informazioagatik.