Gaitasun-azterketak

Beste herri batean eskuratutako jostun maisu titulua, berez ez zen nahikoa lanbidean jardun eta jositako jantziak saltzeko. Horixe bera gertatu zitzaion Aretxabaletako Martin Ortizi. Emakume hau Donostian bizi den 1926an, 18 urte zituenetik Granadan, Sevillan, Murtzian, Balentzian eta beste leku askotan jostun gisa lanean aritu ondoren.

Jostun jubetegile eta galtzagile gisa lan egin nahi zuenez (ehun metalikoz babestutako larruzko txaketa antzekoak ziren jubeteak), Donostiako alkateari San Antonio kofradian azterketa egitea eskatu zion. Izan ere, kofradia horrek Errege Pribilegioa zuen.

Alkateak urtero aukeratzen zituen hiru ikuskatzaile eta aztertzaileek azterketa egin zioten Aretxabaletako Martin Ortizi. Besteak beste lanbidearekin zerikusia zuten galderak egin zizkioten, eta horrez gain lan egitea eskatu zioten. Aztertzaileen ustetan, galdera eta froga ondo gainditu zituen “era guztietako jantzik mozten, josten eta azken akabera ematen zekiela” argudiatu baitzuten. Ondorioz, lizentzia emango ziotela erabaki zuten. Aztertzaileek zegokion txostena egin ondoren, alkateak lizentzia eman zion Martini, honek handik aurrera maisu jubetegile eta galtzagile gisa lan egin zezan (1).

 

(1) GPAH L-1 – 1.415, 168. orria.