Galgariak

Meatzetako trenek ez zuten beti bagoi kopuru bera izaten (20 eta 40 bagoi artean izaten zituzten, azken honi trenaldia esaten zioten). Bagoiak mineralez zamatuta joaten ziren gehienetan, baina batzuetan baita kareharriz ere, eta lurrinezko tren-makina batek mugiarazten zituen. Lehenbizi, meatze bakoitzeko trenbideetatik (trenbide hilak zeritzanak) minerala garraiatzen zuten, eta trenbide horiek elkartzen ziren puntuan, aipatutako trenean zamatzen zen minerala eta itsasadarreko karga-habetaraino garraiatzen zen. Bidea nahiko aldapatsua zenez, trenaren abiadura ezin zen tren-makinarekin bakarrik kontrolatu.

Trenak gehiegizko abiadurarik har ez zezan, bagoiak galga-balazta mekanismoaren bidez geldiarazten ziren. Balazta hori bagoian bertan zegoen jarrita, eta eskuz estutu edo lasaitzen zen. Lan hori galgariek egiten zuten. Langile horiek, trenean plataforma txiki batean zutik joaten ziren. Gehienetan hiru izaten ziren tren bakoitzeko, eta hamargarren bagoitik aurrera, bagoi kopuru zehatz bakoitzeko bat jartzen zen.

Galgarien lana, beren eskarmentu eta ustearen arabera bagoi ilara balaztatzea zen, horrela trenaren jaitsiera abiadura gutxitu eta ibilbidearen zati bakoitzeko abiadura-mugak ez gainditzeko. Tren-makinistak ere txilibituarekin ematen zizkien aginduak:  txistu-hots bat ematen bazuen, galgariek arreta jarri behar zuten, makina martxan jarri zelako edo tren bat atera edo iritsi behar zelako; bi txistu-hots motz jarraian ematen bazituen, galgak estutu behar zituzten, eta txistu-hots bakar bat ematen bazuen, galgak lasaitu behar zituzten.

Galgari bat jarduneanGalgaribat jardunean, Galdameseko trenbidean. (Burdinbidearen Euskal Museoak utzitakoa).

Plataforma ondoan balaztaren palanka izaten zen. Galgariak, trenak har zezakeen abiadura gehiegizkoa zela uste bazuen, edo gehiegizko abiadura zeramala esaten bazioten, oinekin galgan presioa egiten zuen, bere pisu guztia gainean jarrita. Jarraian, bagoiaren alde batean, esku batekin eskudel batera helduta zeuden bitartean, galgaren zulo batean kisketa bat jartzen zuten, palanka nahi zuten posizioan mantendu ahal izateko. Horrez gain, galgaren egurrezko zapata-mekanismoa (gehienetan makal egurrezkoa) gurpiletara estutzen zuen.

Bagoi baten galgaren presioa erregulatu ondoren, gauza bera egin behar zuten beren ardurapean zeuden beste bagoietan. Horretarako, mineral edo kareharri zamaren gainetik, bagoi batetik bestera joaten ziren. Hori guztia trena martxan zegoela (egoera normalean 20 km orduko abiaduran joaten zen) kontuan hartuta. Izan ere, nahiz eta bagoiaren ertzetara helduta mugitu ahal izan, neguan, hotza, euria, abiadura eta burdinaren hoztasunaren ondorioz, eskuak zurrundu egiten zitzaizkien, eta trenbidera erortzeko arriskua handitu egiten zen.

Galdameseko meatzetako trenaGaldameseko meatzetako trena, martxan. Hainbat galgari lanerako prest. (Burdinbidearen Euskal Museoak utzitakoa).

Horrela, galgariekbalaztak beren ustearen arabera estutu eta lasaitzen zituzten, eta jaitsieran trena behar bezalako abiaduran joatea lortzen zuten, gehiegizko abiadurarik hartu gabe.

30 bagoi inguruko trenetan  10 bagoik balaztatzen zuten tren osoa. Gainera, gurpilak estutzen zituzten egurrezko zapatak berotzerakoan, oraindik ere gehiago balaztatzen zuten trena. Langile beterano baten arabera, galgariekjaisten zituzten trenak, abiadura galgen bidez kontrolatuz, tren-makinak ez baitzuen indarrik.

Orconerakotrenbidean, Orconera eta Gallartako meategietatik trenak jaisten zirenean, lehen galgariazortzigarren bagoian jartzen zen, eta bigarrena, berriz, zortzigarren bagoian atzetik hasita. Tren-gidaria edo treneko burua azken bagoian jartzen zen. Trenaren abiadura graduatu ondoren, galgariak ohiko postuetara itzultzen ziren.

Askotan, lana errazteko, trena meategietako karga-habeetatik atera baino lehen, galgak dezente estutzen zituzten, horrela trenaren abiadura hobeto kontrolatuta izateko.

Halaber, errail gainetan harearri puskak jartzen zituzten. Trena gainetik pasa eta harriak zapaldu eta txikitzean, hondar hori trenaren gurpil eta zapatetan gelditzen zen itsatsita, eta horrela, zapatak gurpila estutzean, marruskadura handiagotzen zen, eta ondorioz, baita balaztatzea ere.

Pilarica meatzea 1907anPilarica meatzea 1907an. Ustiategiaren aurrean, lehen planoan, argi ikusten dira bagoiak, “trenbide hilean”, minerala trenbideraino garraiatzeko erabiltzen zirenak (Gallartako Meatzaritzaren Museoak utzitakoa).

Trena meategietara hutsik itzultzen zen, aldapan gora, eta galgariak beren plataformetan zutik joaten ziren.

Meatzetako trenbide konpainiek lanean jarduteko oso arau zorrotzak ezartzen zituzten. Galgarien kasuan, betebeharren artean honako hau xedatzen zen: “Debekaturik dago bagoiak gurpilak sarran jarri arte galgatzea, trenaren abiadura sistema hori gabe ere graduatu baitaiteke." (135. Artikulua) (1) edo “Jaitsieran, tren guztiak 2. kilometroan gelditu beharko dira galgak askatzeko" (138. Artikulua). Beste artikulu batzuek langileak mugitzea ere mugatzen zuten. Esaterako, 139. artikuluan honako hau xedatzen zen:  "Debekaturik dago bai gidari eta galgarientzat, lanorduetan geltokietatik kanpo ateratzea".

Trena lautadara iristen zenean, bagoietako galgak erabat askatzen zituzten, eta tren-makinak eramaten zituen bagoiak helmugara.

 

(1) ORCONERA IRON ORE Comp. Ltd. enpresako barne-erregimeneko arautegia, 1948