Merkaturatzea

Gure ingurunean txistuen eskaerak gorabehera handiak izan ditu azken hamarkadetan; izan ere, XX. mendeko hirurogeita hamarreko erdialdearen inguruan “boom” izugarria ezagutu bazuen ere, batez ere haurrei opari egiteko, gaur egun oreka lortu da.

Gancedotarrek batez ere musika tresnen salmentan espezializatuta dauden dendetan salt zen dituzte txistuak, baina banatzaile bat zuk ere badituzte.

Txistuen prezioak asko aldatzen dira, egiteko erabiltzen diren materialen arabera. Xumeenek 200 € inguru balio izaten dute, baina prezioa bost bider handi daiteke elaborazioan granadondoa eta zilarra erabiliz gero.

Jose Gancedo eta Jose Maria semeaJose Gancedo eta Jose Maria semea, txistuak fabrikatzeko tailerrean. (C.U. 12/2006).