Gaur egungo ekoizpen prozesua

Gaur egun, prozesua pixka bat aldatu da. Lehengaia aire zabaleko harrobietan erauzten da. Leherketak enpresa espezializatu batek egiten ditu aldizka. Leherketa bakoitzean sei hilabetetan zehar lan egiteko adina lehengai erauzten da.

Harriak pala-kargatzaile bidez jaso eta botatzen dira errotara. Beraz, lan horretan meatzaria ia desagerturik dago. Harri puskak bigarren ehotze batetik pasa, eta jarraian, hauts hori zilindro inklinatu biratzaile batean berotzen da. Uhal garraiatzaile baten bitartez, hautsa zilindroaren goiko ahotik sartzen zen. Zilindroaren azpian, fuel-oliozko erregailu bat zegoen, hautsa 70-80º C ingurura berotzen zuen, eta era berean, zilindroak, ematen zituen bira eta zeukan inklinazioari esker, hauts beroa beheko ahotik ateratzen zuen.

Lauzak egiteko, hauts hori tobera baten bidez moldetan jartzen zen. Molde horiek mahai birakari bat zuen dolare batean egoten ziren, eta dolare horrek estu egiten zituen. Betun beroaren gainean presioa egiteak efektu aglomeratzailea sortzen zuen, zuzenean lauzak osatuz, eta ondoren, zuzenean ateratzen ziren handik.

Gaur egun ez dira egiten asfalto urtuzko ogi edo blokerik. Horren ordez, hautsa soltean edo zaku handitan ontziratuta saltzen da.

Garai batean, materiala mugitu eta garraiatzea, baita erretorta zaintzea eskuzko baliabide soilekin egiten zen. Gaur egun, berriz, lan horiek ia desagertu dira, eta langile gutxi batzuek lan guztiak egiten dituzte.

Asfalto meategi bateko sarreraAsfalto meategi bateko sarrera, minerala ateratzeko erabiltzen zen bagoiarekin (Arque. Gasteizko Udal Artxiboa).

1978 aldera, besteak beste Carmen meategian ustiatzen zuen enpresak 40 langile zituen. Horietatik 11, langilezaina kontuan hartuta, meazulo barruan asfalto harria erauzten zuten langileak ziren. Gainontzekoak meazuloetatik kanpo egiten zuten lan. Bost langile borrekin harria xehatzen ibiltzen ziren, beste bi arrotan aritzen ziren, beste sei hautsa berotzen, eta azken bat lauza dolarean aritzen zen jardunean. Gaur egun, lanak asko erraztu dira, eta ondorioz, 4 langilek egiten dituzte lan guztiak.

1978 arte, ekoizpena ez zeni noiz gelditzen, langileak 24 ordutan aritzen ziren lanean, zortzi orduko hiru txandatan banatuta. Lehen txanda goizeko 07:00tan hasten zen; bigarrena, 15:00tan, eta azkena, 23:00tan.

Langile gehienak Atauri eta ingurukoak izaten ziren, gehienetan baserritarrak. Hiru txandetako lanari esker, baserriko lanak ere egiteko denbora izaten zuten.

Meazuloetako lana ez zitzaien gogorra iruditzen. Hasiera batean, meategiak karburoz argitzen ziren, eta langileek zortzi ordu pasatzen zituzten han barruan, askotan baita atsedenaldirako izaten zuten denbora ere, nahiz eta kanpora ateratzeko baimena izan.

 atsedenaldianAsfalto meategietako langileak, atsedenaldian.

Arduradunak zuzentzen zituen meazuloetako lanak. Eskarmentuarekin ikasitako jakintzen arabera, meazuloen norabidea erabakitzen zuten. Mineralak kalitatea galtzen bazuen, meazulo berriak non eta nola irekitzea ere erabakitzen zuten.

Askotan, ez zen harritzekoa izaten, igande arratsaldetan, pikotxa eskuan zuela, arduradunak hobi berriak bilatzen ibiltzea, meazuloen inguramenei jarraituz.

 

Arabako hogei askalto-hobiren erreferentziak (1910)

 
Izena Zk. Noiz hasi zen ustiatzen Azalera
Emakida guztira (m2-tan)
Balioztatutako erreserbak
San Idelfonso z/g 1856 125.771 60.000
Bertha 154 1863 300.000 -
Alicia 1 1868 150.000 20.000
Lucía 23 1872 150.000 -
Blanca 195 1877 335.561 140.000
Constancia 196 1877 259.733 -
Teresa 15 1880 375.340 -
María Cruz 568 1892 120.000 -
Atauri 387 1892 50.000 -
Santa Eugenia 653 1896 60.000 -
Josefina 696 1897 120.000 -
San Joaquín 701 1897 240.000 -
San Sebastián 703 1897 355.620 -
Carmen 705 1897 240.000 -
María 981 1900 615.037 -
Advertida 1.358 1902 64.000 -
Pepito 1.402 1903 558.772 -
Previsora 1.441 1906 200.000 -
Ampliación 1.445 1906 3360.000 -
Llanura 1.480 1908 160.000 -

 

Iturria:

  • Geografía General del País Vasco-Navarro. Francisco Carreras y Candi. Araba. Vicente Vera. Editorial Alberto Martín Barcelona. Egileak moldatua.