Gauzainak

Gauzainak gauetan pertsonak eta gauzak babesteko sortu ziren. Usadioz, langile hauek udaletxearen esanetara egiten zuten lan, duela 150 urte baino gehiago tokiko administrazioak zehazten baitzituen gauzainek betebeharrak. Gauzain lanpostu bat lortzeko, baldintza pertsonal zorrotzak bete behar ziren. Ezin zuten “denda edo tabernarik” izan, eta horrez gain, “berrogeita hamar peso” jarri behar zituzten “gordailu gisa, beren lana betetzen egin zitzaketen hutsegiteei erantzuteko” (Irungo Araudia, 1893).

Duela ehun eta hogeita hamar urte, eguneko soldata zortzi errealekoa zen, eta horrez gain, berrehun eta bat erreal ordaintzen zitzaizkion “esku-argiak urte osoan kontsumitzen duen olioa erosteko”. Ez zuten erretiro-pentsio edo erretiroa jasotzeko eskubiderik izaten, baldin eta ez bazuten zerbitzua “lanean ari zen bitartean jasotako zauri baten ondorioz” utzi. Kasu horretan, “soldataren herena” jasotzera iritsi zitezkeen.

Udalek, gauzain bakoitzari longain bat, lantza bat, esku-argi bat, kartutxo-gerriko bat, txapela bat, txilibitu bat eta karraka bat ematen zioten (azken hori sute kasuetan bakarrik erabiltzeko). Kasu batzuetan pistola bat ere ematen zitzaien. Gauzain bakoitzak “ordua eta eguraldiaren egoera ahots ozen eta argiz” adierazi behar zituen bere mugapean, “erronda egitera irten eta handik ordu erdira hasita”. Askotan, informazio horrekin batera, “Ave Maria Purisima!” ere esaten zuten.

Garai hartako araudiek oso zehatz xedatzen zuten zer egin behar zen “gauzainek etxeren edo dendaren bateko ate edo leihoa irekita ikusten badute, edo eraikinen batean lapurretan ari zirela edo sute bat zegoela susmatzen badute”. Baita ere esku hartzera behartuta zeuden “zakur-zaunkak, garrrasiak edo ezohizko zaratak entzuten bazituzten, baldin eta horiek bizilagunen loa asaldatzen badute”. Halaber, “ur-zikinak kalera botatzea" ekidin behar zuten, eta "edozein baldintza baziren ere, ezin zuten lanorduetan etxeetan sartu, sute-kasuetan ezik; ezta kaleko jendearekin berriketan gelditu, beren lana, hau da, mugapea zaintzea alde batera utziz".

Gaur egun gauzain gutxi geratzen da, baina kasu batzuetan, Balentzian esaterako, hirurogei gauzain lanpostu berreskuratu dira, batez ere folklore ikur gisa baina baita gautarrak zaintzeko funtzioekin ere.

Julian AllendeJulian Allende hogeita hamar urtetan Markinako pregoilaria izan zen (1950/1980). Argazkian ikus daiteke nola aritzen zen jardunean 1972an.

GauzainaGauzainak oso garrantzitsuak izan ziren duela gutxi arte. Argazkia 1963an Donostian ateratakoa da, eta bertan argi ikus daiteke garai hartan gauzainek zuten janzkera. (Kutxako fototeka).

Elgoibarreko udal-ordenantzak 1762

34. ordenantza - Otoitz deiari buruzkoa - Etenaldi eta etxeratze orduei buruzkoa

La loable y necesaria disposición observada de inmemorial tiempo acá de hacer señal para hacer oración por las necesidades, y para recojer-se, y cortar el curso en las diversiones públicas combersaciones y juegos privados, pide particular atención para que se continué, por tanto. Ordenaron que todos los días luego que se toque la campana de las Abemarias en la dicha Parroquial Matriz que es la ora del anocher, salga el Jurado con la Campanilla, y toque en todos los portales, y en medio del Arraval exortando en voz alta para que se haga oración por los difuntos, y por los que están en pecado mortal para que salgan de su miserable estado; y en el mismo tiempo han de cesar las diversiones publicas, y recojerse a sus casas todas las mozas solteras, como también las personas que viven en caserías cuando no tubieren motivo justo para detenerse, y andar por las calles, y la campana de la queda toque desde primero de Mayo hasta fin de Septiembre a las nueve de la noche, y desde primero de Octubre, hasta fin de Abril a las ocho, y luego cesen las conversaciones, juegos y entretenimientos privado y se cierren las tabernas, y parajes públicos y después de dichas oras el Alcalde sí encontrare gente ocasionada siendo hombres los tenga en prisión dos días y se les saque de pena quinientos maravedís, y si son mozas solteras a sus Padres o Amos les aperciva por la primera, y por la segunda les saque de pena mil maravedís. Y a los taberneros, y otros que admiten dichos concursos de gente se les saque por cada vez mil maravedís.

Archivo municipal de Elgoibar

PregoilariakPregoilari asko txistulariak ere baziren, esaterako Pedro Alberdi "Marta Hospitxedekua”eibartarra eta Florentzio Ansola “Txambolin” elgoibartarra. Argazkia 1966ko irailaren 28an Arraten ateratakoa da. (Alberdi sendiak utzitako argazkia).