Gipuzkoako lau hondartzaile

Hondarra, hau da harri silizeoetatik bereizitako partikula multzoa, tradizioz helburu desberdin askotarako erabili izan den elementua da, hala nola eraikuntzarako edo kareharrizko blokeak ebakitzeko, trenen balaztatzea errazteko, edo gure baserrietako ukuilu eta baratzetarako. Material hori itsasertzean edo ibaietan pilatzen da, eta hondartzaileak izan ziren hori jasotzen eta garraiobideetara edo kontsumo lekuetara eramaten espezializatu zirenak.

Oso lan gogorra zen eskatzen zuen ahalegin fisikoarengatik eta lan baldintzengatik, baita hondartzaileek bere gain hartzen zituzten arriskuengatik ere. Beste hainbat jardueratan bezala, XX. mendearen bigarren erditik aurrera erabiltzen ziren teknologietan aurrerapenak eman ziren, eta horiek langileen lan baldintzetan funtsezko hobekuntza ekarri bazuten ere, lan hau gizonezkoek bakarrik jarraitu zuten egiten.

Alak Oria ibaianAlak Oria ibaian ("Mapillko bueltan"), joan den mendeko berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean. Eskuinean, Imanol Ikutzak gidatutakoa, eta ezkerrean Patxi Mayozek gidatutakoa. Atzerago, kargarik gabeko ontzi batzuk.

Hondarra Gipuzkoako hondartza eta ibai askotatik atera da, aldez aurretik itsas komandantziei baimena eskatuta. Antxon Aguirre Sorondok, eremuko lan bikain eta zehatza egin ondoren, interes handiko informazioak eman ditu (1).

Guk, gure aldetik, lau hondartzaileren esperientzia jasotzen dugu. Gazte denboran burutu zuten lanbidea nostalgiaz gogoratzen dute, baina ezin dute ahaztu ogibide gogorra zela. Memorian geratu da ibaian zehar profesional hauek gidatzen zituzten ontzi —alak— lerrokatuen irudia.

HondartzaileaHondartzailea “polaiñetan” Oria ibaian (J. Carballoren argazkia).

 

(1) Entre los diversos trabajos publicados por Antxon Aguirre Sorondo sobre el tema, destacamos "Hondartzaileak: los areneros guipuzcoanos". Anuario de Eusko-Folklore. Fundación José Miguel de Barandiaran Fundazioa. Tomo 37 - 1991 - Páginas 9-38.